Kantua eta dantza Ezpeleta alaitzeko
2018ko Uztailaren 09a
Heldu den asteazkenean, Ezpeletako turismo bulegoak antolatzen duen KantUDAntza gaualdia izanen da. Urtez urte, udako hitzordu nagusi bat bilakatu da, euskal kulturaren hiru atal ezagutarazten ditu, musika, dantza eta kantua. Stéphanie Pagola eta Panpi Dirassarekin mintzatu da Laida Camblong. Proiektu hori aurkezten digute.