Uztaritzen, Tourraren Azke Itzulia
2018ko Uztailaren 19a

Igandean, uztailaren 22an, Frantziako " Tourra " aitzaki, " Azken Itzulia " antzerkia ikusten ahalko da Uztaritzen Lota aintzinean arratsaldeko 6etan, urririk.
Chimères antzerki taldeko Txomin Heguy eta Patxi Uzcudun antzerkilariek, Joël Jouanneau-k idatzi " Dernier rayon " antzerkia, emanen dute euskaraz.
Antolatzaile : Uztaritzeko Herriko Etxea, EKE eta 8KO taldeak dira. Pantxoa Etchegoin eta Peio Berhocohirigoienekin mintzatu da Panpi Merkapide.

















