"Harri metaketen modak gelditu behar du"
2018ko Irailaren 13a
breizhsocialblog
Joan den igandean irailaren 9an, hamar bat herritar igo dira Larrun mendira salatzeko Cairn edo harri metaketak egiten zirela denetan eta nolanahika. Ingurumenarentzat lanjerosa dela diote, lurretik kentzen dituztelako harriak, metak egiteko. Michelle Gracyk bere kexua adierazi du Marga Forestier kazetariari.