BERRIAK

Bouquinville Ttikia haur literatura festibala abian

Bouquinville_Ttikia_haur_literatura_festibala_abian

MP3 jaitsi

Haur literaturaren festibala asteart huntan abiatzen da Baionan. Libreplume elkarteak bultzaturik, udaberrian egin beharra zen ekimena urriaren 13tik 30ra iraganen da.

Asteart eta asteazken honetan izanen dira euskarazko ekimenak, lehen egunerako leku guziak hartuak dira, bainan asteazkeneko azken zonbaitzu gelditzen dira.

Arantxa idieder mintzatu da Ana Imaz Antolatzailearekin.

Izenak emateko, Bouquinville Ttiki sarean edodeituz 09 84 19 23 26.

2020eko Urriaren 13a

BERRIAK

"Haurrak jostatuz harremanak edota emozioak lantzen ditu"

Haurrak_jostatuz_harremanak_edota_emozioak_lantzen_ditu

MP3 jaitsi

Haurrekin jostatu, nola? Zer ondorio haurraren hezkuntzan?

Uztaritzeko ikastolako hezkuntza taldeak gaia ekartzen du eztabaidara, asteazken honetan urriaren 14an Maialen Torre psikologoa gomitatuz. Haurrak jokoaren gogoa duelarik, nola jokatu, edo justuki gogoa galdu duelarik zer egin. Gai ainitz aipatuko dituzte asteazken gauean Uztaritzen, 20:00tan ikastolan bertan.

Arantxa Idieder mintzatu da Maialen Torre psikologoarekin.

2020eko Urriaren 12a

BERRIAK

"Hemengo herritarrek ez dute laxatuko"

Hemengo_herritarrek_ez_dute_laxatuko

MP3 jaitsi

Baionako Polo Beyriseko Posta bizirik atxikitzeko, jende frango bildu zen ostegun astirian sustengu kolektiboak antolatu eztabaidan. Azkenean, eztabaida mintzaldi bat bilakatu da, gomit ziren postako arduradunak ez baitira etorri.

Langile eta arduradun ohiak, sindikalistak edota hautetsiak, hitzartze ezberdinak izan dira. Roger Arzubi Postako arduradun ohia eta Irene Irisarri Poloko posta bulegoko langile ohiaren lekukotasunak bildu ditu Kriztof Arotzarenak.

Baionako auzapeza eta oposizioko 2 talde ezkertiarrak present ziren eta ados dira, postaren atxikitzearen aldeko mozioa bozkatzeko heldu den asteko kontseiluan.

2020eko Urriaren 09a

BERRIAK

"Udazkenean partikularki birikak dira zaindu behar diren organoak"

Udazkenean_partikularki_birikak_dira_zaindu_behar_diren_organoak

MP3 jaitsi

Osagarri sailean, aipamen bat eskainiko dauku hilabetero, Shiatsu saioak proposatzen dituen Jone Bordatok.

Energetika txinatar tradizionalean oinarrituz, aholkuak emanen dauzkigu, aldiro, gai konkretu bat hartuz. Udazkenean berriki sarturik, sasoi edo urtaro aldaketaz mintzatu zaio Kriztof Arotzarenari, urteko bilana egiteko garai egokia delarik.

2020eko Urriaren 09a

BERRIAK

Kilima deitu haurzain etxea laster Azkainen

Kilima_deitu_haurzain_etxea_laster_Azkainen

MP3 jaitsi

KILIMA euskarazko Haurzain Etxeak bere ateak laster idekiko ditu, Azkainen azaroaren 2tik goiti. Herri zentroan, farmazia gibelean.

Mirentxu Errandonea, Maite Goienetxe-Zunda eta Isha Hiribarren haurzainak elkartu dira proiektu hunen gauzatzeko.

Isha Hiribarrenekin mintzatu da Kriztof Arotzarena.

2020eko Urriaren 06a

BERRIAK

3D inprimagailu edota laser mozketa, FabLabea proiektua muntatzen ari dira Hazparnen

3D_inprimagailu_edota_laser_mozketa__FabLabea_proiektua_muntatzen_ari_dira_Hazparnen

MP3 jaitsi

Hiru dimentsiotako inprimagailuak, Lasergailuak, errobotika, eta programazio elektronikoa, hona Matiu Bordato, Edouard Oxoby eta Thomas Duchange-k berriki eramaiten duten Fablabea proiektuan, aurkitzen ahalko dituzuen tresna ezberdinak.

Helburua, informatika gustukoa duten edozein pertsonei tresna ezberdinen deskubriaraztea eta teknika berrien ezagutza partekatzea. Urtarrila hastapenetik eramaiten duten proiektu honen aipatzeko, Matiu Bordatorekin mintzatu da Haize Delavigne.

2020eko Urriaren 05a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016