BERRIAK

Pile Up! bideo jokoarentzat musika sortu ondoan euskaratuko du

pile_up_bideo_jokoarentzat_musika_sortu_ondoan_euskaratuko_du

MP3 jaitsi

Bideo joko baten itzulpena euskaraz, hona Anize Amestoy, soinu sortzailearen proiektua. Angoulemeko bideo joko eskolatik atera ondoren, Pile Up! izeneko kartoi unibertsoko bideo-jokoan, atxematen ahal diren soinu guzien sortzailea izan da.

Bideo joko baten musikak eta soinuak sortzeko behar diren ezaugarri guziak azaldu dauzkigu. Haize Delavigne harekin mintzatu da, geroari begira dituen proiektu berriak eta helburuak aipatzeko.

2020eko Urriaren 28a

BERRIAK

Senpereko ikastolak eramaiteko otorduak proposatzen ditu

senpereko_ikastolak_eramaiteko_otorduak_proposatzen_ditu

MP3 jaitsi

Senpereko Zaldubi ikastolak, Drive ikastola deitu egitasmoa abiatu du. Pandemiaren krisiak hainbat ekitaldi ezeztatzea behartu ditu eta sortu duen bizi sozialaren kaltetzeari erantzuteko, burasoen artean elkartu dira sukaldatzeko, ondotik drive moduan saltzeko. Topaketa gune bat sortzea eta harreman sozialen arraberritzea dute espero baita diru pixkabat ateratzea ere ikastolaren sustengatzeko. Patxi Tikoipe Zaldubi ikastolako gurasoarekin egon da Olatz Idoate.

- Urriaren 30ean À¢Â€ÂœLukinka rougail maneranÀ¢Â€Â

- Azaroaren27an À¢Â€ÂœOilasko Tajin-aÀ¢Â€Â

- Abendoaren 18an À¢Â€ÂœAxurizko NavarrinÀ¢Â€Â

Aldi oro gasna eta desertarekin, 10 eurotan Oxtikenian Senperen. Astelehenerako berantez izena eman behar da: 06 71 43 30 43.

2020eko Urriaren 27a

BERRIAK

Urriaren 23ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

urriaren_23ko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2020eko Urriaren 23a

BERRIAK

"Lauak enpresako 138 langilek lana galduko dute, bainan ezdakite oraindik nor izango den"

_lauak_enpresako_138_langilek_lana_galduko_dute_bainan_ezdakite_oraindik_nor_izango_den_

MP3 jaitsi

138 langile kanporatuko ditu laster Lauak enpresak Aiherra eta Hazparneko hiru lantokietatik, osagarri krisiaren ondorioz. Plan sozialaren epea urriaren 24an bukatuko da.

CFDT sindikatuak traktak banatu dizkie langileei ostegun goiz honetan.

CFDT sindikatuko Frantxua Pochelu eta Jean-Pierre Etxeberrirekin mintzatu da Kriztof Arotzarena.

2020eko Urriaren 23a

BERRIAK

Urtea Maltan pasako duen Inti Lapeyrekin hitz egin dugu

urtea_maltan_pasako_duen_inti_lapeyrekin_hitz_egin_dugu

MP3 jaitsi

Mission Locale egituraren laguntzarekin, eta Erasmus proiektu bat baliatzen, Ipar Euskal Herriko hiru gazte Maltan daude gaur egun. Ema, Allande, eta Intik inglesa ikastea dute helburu lehena, baina esperientzia berriak ere bizi nahi dituzte. Olatz Idoate, Inti Lapeyrekin mintzatu da.

2020eko Urriaren 23a

BERRIAK

Integrazio Batzordearen aldeko Brik a Brak handia

integrazio_batzordearen_aldeko_brik_a_brak_handia

MP3 jaitsi

Integrazio Batzordearen aldeko Brik a Brak handia iraganen da Kanboko Xalbador kolegioan urriaren 24 eta 25ean, Bil Ta Bila elkartearen laguntzarekin.

Goizeko 9etarik arratsaldeko 6etarat, jateko eta edateko izanen dira tokian berean.

Panpi Mercapide, IEP Inklusiorako Egitura Pedagogikoa deitu gelako ikasle batzuen gana joan da. Bainan lehenik Lore Aristizabal, Uztaritzeko ikastolako Integrazio Batzordea komisioko kidea.

2020eko Urriaren 22a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016