BERRIAK

Moondura : autoa hartu eta ibili munduan

moondura_autoa_hartu_eta_ibili_munduan

MP3 jaitsi

Moondura Kit Van Camper, Gus Elizondo-ren proiktua da. Auto modelo batzuentzat, kofrean sartzeko mubleak sortzen ditu, karabana ttipi bilakaraziz autoa bost minututan.

Gibeleko kaderak plegatu, eta kofretik taula bat tiratuz ohe bat instalatzen ahal da, eta kofrean sukaldatu. Gus Elizondo Hirigoin hasi da horrelakoak egiten eta saltzen. Arantxa Idiederrekin autoaren itzulia egin dute.

2020eko Irailaren 11a

BERRIAK

Haurrock kantu tailerrak nerabeentzat ere

haurrock_kantu_tailerrak_nerabeentzat_ere

MP3 jaitsi

Haurrock kantu taldeak bere errepikak berriz hasi ditu astelehenez Senpereko Larraldean 5ak15ean eta asteartez Larresoron ber tenorean Philippe Alborrekin.

Baina haur batzuen kezka, kolegioan sartzean ez dutela ttipiagoekin segitu nahi. Hortako nerabeentzat ere proposatzen dituzte errepikak Pauline Junquet kantari musikariarekin, Itsasun. Kurtsoak irailaren 25ean hasiko dira Atharrin.

Pauline Junquet-k joan den urtean hasi zituen kantu errepika hauek.

2020eko Irailaren 08a

BERRIAK

Elealdik euskara klaseak berriz hasiko ditu

elealdik_euskara_klaseak_berriz_hasiko_ditu

MP3 jaitsi

Elealdi elkarteak euskara kurtsoak irailaren 15ean berriz hasiko ditu Angelun. Oren bat eta erdi astero, egunaz talde ttipitan eta ostiraletan kalakaldiak eta astiriz, kantu animazioa denentzat.

Asteburu honetan, Angeluko Elkarteen foroan izanen da Elealdi. Maryse Elizalde irakaslearekin mintzatu da Kriztof Arotzarena.

2020eko Irailaren 04a

BERRIAK

Lekuko elkarteak ezagutzeko eguna

lekuko_elkarteak_ezagutzeko_eguna

MP3 jaitsi

Uztaritzen elkarteen foroa antolatzen dute larunbat goizean, Bilgunen.

Aurten elkarte gutiago izanen dira segurtasun neurriek inposatu aldaketekin. Hortaz mintzatu da Panpi Mercapide, Mañu Erviti Uztaritzeko Elkarteen Batasunekoarekin.

2020eko Irailaren 03a

BERRIAK

Gora Herria udako jokoaren garaile handia : Ziburu!

gora_herria_udako_jokoaren_garaile_handia_ziburu_

MP3 jaitsi

Uda guzian, egunero parez-pare jarri ditugu Xiberoa, Baxe Nafarroa, Lapurdi eta Bidasoaren beste aldeko herritarrak.

Agorrilaren 28an, Gora Herria Euskal Irratiak sarearen mahai jokoaren finalean jarri dira Artzen Letonaren inguruan, Donamartiriko eta Ziburuko jokalariak.

Emaitza: Ziburu 90 / 81 Donamartiri.

2020eko Irailaren 01a

BERRIAK

Le Passeur Buruxkan ontzian ibili gira

le_passeur_buruxkan_ontzian_ibili_gira

MP3 jaitsi

Donibane Lohizune-Ziburuko badia itsasontziz zeharkatzeko parada ekartzen du Le Passeur itsasontziak aspaldian, bainan apiriletik talde berri batek erosi du barkua.

Egunero joan-jinkari lana egiten du, udan goizeko 8.40ean lehen abiatzea, eta azkena 18.40ean Donibaneko portutik. Aldaketa ekarri dute hala ere talde berrikoek, komunikazioan, izan behar lukeen lekua emanez euskarari, baita animazioak ere proposatuz, zintzur bustitze ateraldiak adibidez.

Arantxa Idiederrek trabeskatu du badia, taldeko laguntzaile den Izarne Molina eta Jonathan Leroy "Lameule" ontziko kapitainarekin.

Jakin zintzur bustitze ateraldientzat izena eman behar dela deituz 06.11.69.56.93 telefonora.

2020eko Uztailaren 10a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016