BERRIAK

Gora Herria udako jokoaren garaile handia : Ziburu!

gora_herria_udako_jokoaren_garaile_handia_ziburu_

MP3 jaitsi

Uda guzian, egunero parez-pare jarri ditugu Xiberoa, Baxe Nafarroa, Lapurdi eta Bidasoaren beste aldeko herritarrak.

Agorrilaren 28an, Gora Herria Euskal Irratiak sarearen mahai jokoaren finalean jarri dira Artzen Letonaren inguruan, Donamartiriko eta Ziburuko jokalariak.

Emaitza: Ziburu 90 / 81 Donamartiri.

2020eko Irailaren 01a

BERRIAK

Le Passeur Buruxkan ontzian ibili gira

le_passeur_buruxkan_ontzian_ibili_gira

MP3 jaitsi

Donibane Lohizune-Ziburuko badia itsasontziz zeharkatzeko parada ekartzen du Le Passeur itsasontziak aspaldian, bainan apiriletik talde berri batek erosi du barkua.

Egunero joan-jinkari lana egiten du, udan goizeko 8.40ean lehen abiatzea, eta azkena 18.40ean Donibaneko portutik. Aldaketa ekarri dute hala ere talde berrikoek, komunikazioan, izan behar lukeen lekua emanez euskarari, baita animazioak ere proposatuz, zintzur bustitze ateraldiak adibidez.

Arantxa Idiederrek trabeskatu du badia, taldeko laguntzaile den Izarne Molina eta Jonathan Leroy "Lameule" ontziko kapitainarekin.

Jakin zintzur bustitze ateraldientzat izena eman behar dela deituz 06.11.69.56.93 telefonora.

2020eko Uztailaren 10a

BERRIAK

Biarritzeko Skatepark-ak bere ateak berriz ideki ditu

biarritzeko_skatepark_ak_bere_ateak_berriz_ideki_ditu

MP3 jaitsi

Uztailaren 6ean berriz ideki zuten Biarritzeko Skatepark-a. Akitania berriko handiena, Atabalen ondoan kokatua da, ber gisako egoitza batean barnean. Izena eman behar da, interneten bitartez, mugatua baita orain skateparkaren sarrera.

Sei langilez osatua den elkarte batek kudeatzen du gunea. Horietako bat da Xan Beheran skatelaria. Arantxa Idieder bere gana joan da.


2020eko Uztailaren 10a

BERRIAK

Kanta'Klik: Clarenzarekin, kanta lotsa gabe!

kanta_klik_clarenzarekin_kanta_lotsa_gabe_

MP3 jaitsi

Clarenza elkarteak, artistekin lana segitzen du.

Bastidatik haratago ere nahi dituzte ekitaldiak zabaldu, publiko anitza hunkitzeko.

Cheminement egitasmoa segitzen da, aste huntan egonaldi bat izanen da. Hau aipatu aitzin, udako beste hitz-ordu bat abiatuko da, Kanta'klik, deitu publikoari ideki kantu gaua. Aldi huntan, Baionan iraganen da uztailaren 7 honetan gaueko 8etan, Jakinola deitu hizkuntzen etxean.

Maite Garra, Clarenza elkarteko komunikazio arduradunak, Panpiri esplikatu dako zertako gaurko hitz ordua Baionan izanen den:

2020eko Uztailaren 07a

BERRIAK

Uztaritzeko gaztetxean mintza praktika gaualdiak berriz hasten dituzte

uztaritzeko_gaztetxean_mintza_praktika_gaualdiak_berriz_hasten_dituzte

MP3 jaitsi

Uztaritzeko gaztetxeak bere asteazken gaueko mintzapraktikak berriz abiatzen ditu.

Joan den urtean abiatu zuten ideia, asteazkenero 19.30tan, jokoen bitartez euskara ikasi ala lantzeko parada ekarriz. Uztailaren 8an berriz ematen dute hitzordua. Arantxa Idieder mintzatu da Maritxu Goienetxe, Kattina Haran-Razin, Aitor Duhalde eta Imanol Etchebarnerekin.

2020eko Uztailaren 06a

BERRIAK

Jakinola hizkuntzen etxeak elkar trukea baloratu nahi du

jakinola_hizkuntzen_etxeak_elkar_trukea_baloratu_nahi_du

MP3 jaitsi

2019ko irailean ideki den Hizkuntzen etxean hamar bat hizkuntza irakasten dituzte, Maubec karrikan, geltoki ondoan kokatua den Jakinolan.

Bainan klaseetaz gain, gaualdiak ere proposatzen dituzte, kantu topaketa edota mintza praktikak adibidez. Arantxa idieder mintzatu da Jakinola elkarteko kooordinatzailea den Jesus Garaterekin.

Ostegun gau honetan adibidez euskara mintza praktika saio bat antolatzen dute 18:30tan.

Eta hitzorduen artean ere, arabiar hizkuntzaren oinarriak irakasteko parada eskaintzen dute uztailaren 8an lehen saioa, eta urririk.

2020eko Uztailaren 02a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016