BERRIAK

Errugbian, Xiberutarrak garaile

Errugbian__Xiberutarrak_garaile

MP3 jaitsi

Errugbiko eta beste kiroletako emaitza guztiek ere!

2017ko Urriaren 03a

BERRIAK

Errefuxiatuak ongi etorriak

Errefuxiatuak_ongi_etorriak

MP3 jaitsi

Parte hartzea ez bada oso handia izan ere, Baionako AFPA formakuntza gunean diren 25 errefuxiatuen harrera begi onez ikusten dute inguruko auzokoek. Eztabaida bat antolatua zen preseski barda AFPAren egoitzan, eta inork ez du haien kontra hitzegin edo beldurrik erakutsi. Alderantziz, gehiago hartzearen aldekoak gurutzatu ditugu. Ihintza Arrieta.

2017ko Urriaren 03a

BERRIAK

Han Hemenka, Iruñatik Baionara

Han_Hemenka__IruAatik_Baionara

MP3 jaitsi

Iruñako Jaso Ikastolako 12-16 urte arteko 50 ikaslek "Han Hemenka" antzerki musikala sortu dute.
Mintza Lasaien kari ikusten ahalko dira Baionako antzokian irailaren 29an, ostiral gaueko 8ak30tan.
Sartzea urririk izanen da, bainan erreserbatu beharko da mintzalasai.eus webgunean.
Imanol Janices, gorputz hezitzaile eta musika zuzendari da ikusgarrian, erran dauku usaia badutela holako ikusgarrien muntatzeko.

2017ko Irailaren 28a

BERRIAK

Batzokiaren mintzaldiak

Batzokiaren_mintzaldiak

MP3 jaitsi

Donibaneko Batzokia elkarteak hilabeteko azken ostegunetan berriz abiatuko ditu bere mintzaldiak. Gaueko 7etan Donibane Lohitzunen. Ostegun huntan izanen da lehena, baratze botanikoan den konferentzia gelan.
Gaxuxa Elhorga, Batzokiko kideak eta Donibaneko hautetsiak erran dauku dener idekiak zirela mintzaldi hauek.

2017ko Irailaren 28a

BERRIAK

Jeiki Lapurtarrak !

Jeiki_Lapurtarrak_!

MP3 jaitsi

Lapurtarren biltzarra iraganen da Uztaritzen igandean. Antolatzaile diren Naia Barthez eta Maylis Serranok erran daukute aurten taldea arraberritu dela, eta gaztetu.

2017ko Irailaren 26a

BERRIAK

Mediku Etxe berri bat Ezpeletan

Mediku_Etxe_berri_bat_Ezpeletan

MP3 jaitsi

Mediku zentro bat idekitzeko proiektua dute Ezpeletan. Proiektua landua da, eta obrak laster hasiko dituzte, hemendik urte baten buruan bukatua izateko. Ezpeletan diren mediku, erizain eta osasun artatzaile desberdinak gune berean bilduko dira. Hirigintzaz arduratzen den hautetsiarekin mintzatu da Ihintza Arrieta.

2017ko Irailaren 26a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2020

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016