BERRIAK

Hitza Mintzak sartzea poteo mintzapraktika batekin ospatuko du

Hitza_Mintzak_sartzea_poteo_mintzapraktika_batekin_ospatuko_du

MP3 jaitsi

Azkaingo Hitza Mintza elkarteak euskarazko solasaldiak berriz hasiko ditu urriaren 6 an asteartez, Lur Eder gelan. Atsaldeko 3 orenetatik 5ak arte.

Aitzin, sartzea ongi ospatzeko, urriaren 2an ostiralez arratseko 7tan, poteo mintzapratika izanen da Xoko Ona ostatuan. Jean Luc Mendizabal HitzaMintzako kidearekin zira Kriztof Arotzarena.


2020eko Urriaren 02a

BERRIAK

Yoga nahieran interneten bitartez zuen eguna hautatuz

Yoga_nahieran_interneten_bitartez_zuen_eguna_hautatuz

MP3 jaitsi

Yoga Baiona proiektuak, yogazaleak biltzen ditu joan den udatik Baiona handian kokatua den gela ederrean. Lapurdiko hiriburuan instalatua den Xiberutar bat da horren eremaile. Henri Dascon-ek, ostatu bat eta Yoga gela bat plantan ezarri ditu, Coffee Muxu alde batetik eta Yoga Baiona bestetik. Olatz Idoate lankidea harekin elekatu da lehenik eta Lea Etxegoyen, Yoga erakaslearekin ondotik.

Izen emateak aldian aldi egin behar dira Yoga Baiona-ren webgunean

2020eko Urriaren 02a

BERRIAK

"Erasotuak babestu, erasotzaileak segituz"

Erasotuak_babestu__erasotzaileak_segituz

MP3 jaitsi

"Erasotuak babestu, erasotzaileak segituz" hau da hezitzailegai diren 6 lagunen dokumentala baten proiektua. Formakuntza bat segitzen ari dira Uztaritzeko Etxarri AFMRko eskolan. Helburua, bortizkeri matxisten arazoa beste ikuspundu batetatik hartzea bortizkeri egileen segipena aztertuz.

Hainbat profesionalekin hitz egin ondotik agertarazi dute Ipar Euskal Herrian gutti egin zela alde hortara. Maddi Sarasua mintzatu da Maixan Nobliarekin proiektu hau aipatzeko.

2020eko Urriaren 02a

BERRIAK

Irailaren 29ko Sarako berriak

Irailaren_29ko_Sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak.

2020eko Irailaren 29a

BERRIAK

“Jatetxe herrikoia, lekuko ekoizleen produktu sanoak kozinatu, prezio xuxenak eskainiz”

a€œJatetxe_herrikoia__lekuko_ekoizleen_produktu_sanoak_kozinatu__prezio_xuxenak_eskainiza€

MP3 jaitsi

Lekuko jatetxearen izpiritu batekin berriz ideki dute Hazparne Elizaberriko ETXEBERRIA jatetxea, Antoine Chépy eta Bianca Muller senar-emazteek joan den uztailean.

Elkarte moldean ibiltzen da, epe ertainean, SCOP kooperatiba bilakatzeko xedearekin. Elkarteko kideetan da Oier Bonetbeltx, Aiherrako Gozategia jatetxeko sukaldaria.

Proiektu berri hortaz xehetasun gehiago galdegin dio Kriztof Arotzarenak

ETXEBERRIA, Hazparneko Elizaberriko jatetxea da. Idekia da asteartetik larunbaterat, atsaldeko 6 orenetarik goiti. Igande eguerditan ere, erreserbatuz: 07 83 30 14 60 ra deituz eta posta elektronikoa association@etxeberria.fr

2020eko Irailaren 29a

BERRIAK

Do It Yourself Maialen Zamponirekin

Do_It_Yourself_Maialen_Zamponirekin

MP3 jaitsi

Ekoekile deitu zonbait asteko formakuntza saio bat proposatu nahi du Maialen Zamponi jostunak.

"Do it Yourself" edota Zero Zabor izpirituarekiko sentsible den Lehunztarrak, kontsumo iraunkor baten inguruko formakuntza landu du. Helburua da, talde bat osatzea, urriaren 15etik goiti, ostegun gau guziz elkartzea, abenduaren 10a arte Baionako Ekitegian.

Hobeki eta guttiago kontsumitu, eguneroko iraultzak eraiki, ohiturak aldatzeko helburuarekin, bainan taldean.

Ostegunez 18h30-21h30 izango dira saioak, emaila malulacreation@gmail.com edo 07.61.26.92.24.


2020eko Irailaren 25a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016