BERRIAK

Hazitik lau etxaldetara eta zuen baratzeetara

hazitik_lau_etxaldetara_eta_zuen_baratzeetara

MP3 jaitsi

"Hazitik azietara" kanpaina abiatu du baratzezain laukote batek.

Lekorneko Garro kooperatiban, hazititik, lili ttipira hazteko negutegi bat erakitzen ari dira. Lekorneko Garro kooperatiba eta Francis Larrea, Irisarriko Jean eta Nicolas Mendiboure anaiak eta Biriatuko Patrick Larrondo elkartu dira, lili ttipiak erosi ordez, negutegi horren bitartez eskuratzeko.

Konfinamendua izan ez balitz, udaberrian ukango zituzten lehen liliak, publiko zabalari ere saltzeko gisan, bainan proiektua gibelatua izan da. Parte handi bat diruztatua dute, bainan 12.000 euro eskas dituzte oraindik. Crowfunding kanpaina bat abiatu dute.

Ekaineko bukatu behar lukete negutegia, udazkeneko ukan ditzazten landareak baratzezainek, eta publiko zabalak, 2021 udaberrian erosten ahalko ditu. Arantxa Idieder mintzatu da proiektuko kide diren Argitxu Iturria eta Nicolas Mendibourrekin.


2020eko Ekainaren 02a

BERRIAK

Lankide, eredu eta lagun genuen Mattin Larzabal zendu da

lankide_eredu_eta_lagun_genuen_mattin_larzabal_zendu_da

MP3 jaitsi

Bihozmin handiarekin jakin dugu Gure Irratian 30 urtez lanean ari izan den Mattin Larzabal zendu dela ekainaren 2an. 2013ko hartu zuen erretreta, ekainaren 26 honetan, 70 urtebete beteko zituen.

Gure Irratia sortu, eta bi urte berantago hasi zen lanean. Berrian adierazi zuen bezala "Lanak galdetzen zuena baino askoz gehiago" eman zion irratiari, euskaraz egin kazetaritzari. Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren Ohorezko aipamena ukan zuen 2012an.

Lankide, eredu eta lagun zintugun Mattin. "Gogoko tokian, aldaparik ez" gure uhinetan zenion bezala. Zure hitzei bide ematen segituko dugu. Milesker ekarri daukuzunagatik.

2013ko ekainean Goiz Berri saioan Xan Beyrie eta Arantxa Idiederren gomita izan zen, hiru egun eskas zitzaizkiolarik oraindik lan egiteko erretretan sartu aitzin (soinua).

2020eko Ekainaren 02a

BERRIAK

Urtxola jatetxea larunbat honetan idekitzen dute

urtxola_jatetxea_larunbat_honetan_idekitzen_dute

MP3 jaitsi

Urduritasun pundu batekin idekiko ditu berriro bere ateak Urtxola jatetxeak. Nafarroako legediarekin funtzionatzen du egoitzak, nahiz eta bere terraza Saran kokatua izan.

Olatz Idoate hurbildu da bertara, eta Aline Oronozekin mintzatu.

2020eko Maiatzaren 29a

BERRIAK

Sarako Pleka ostatu jatetxe trinketean izan gira ekainaren 4ko idekitzea aitzin

sarako_pleka_ostatu_jatetxe_trinketean_izan_gira_ekainaren_4ko_idekitzea_aitzin

MP3 jaitsi

Ostegunean Edouard Philippe, Frantziako lehen ministroak egin adierazpenen ondotik, Sarako Pleka Trinketean izan ginen. Ostatu eta jatetxeek ateak irekitzen ahalko dituzte asteartetik goiti baldintza batzuk betez, berria nola hartu duten jakin nahi izan dugu.

Patrick Etxegarai, SASKI, trinketeko arduradunarekin mintzatu da Olatz Idoate.

2020eko Maiatzaren 29a

BERRIAK

Baztango Rugby taldeak zozketa bat abiatu du

baztango_rugby_taldeak_zozketa_bat_abiatu_du

MP3 jaitsi

Menditarrak Baztan Rugby taldeak zozketa bat abiatu du, diru biltze bat egiteko. Partida guztiak ezeztatuak eta sustut, urtero antolatzen duten Gaupasa festa handia ere ezeztatua izanik, taldea diru beharretan da.

Zozketa ez da ttipia gainera, Kubara bidaia bat irabazten ahal baita, edo Motozerra eta desbrozadora. Bideo bat ere sortu dute, ta umorea ez dute eskas Baztan aldean.

Zozketa ekainaren 27an egingo dute. Antton Harisperekin mintzatu da Arantxa Idieder.

2020eko Maiatzaren 26a

BERRIAK

Usopopen birsortzea Mapa Galduak festibal berriaren bitartez

usopopen_birsortzea_mapa_galduak_festibal_berriaren_bitartez

MP3 jaitsi

Usopop festibalak bere agurra egin zuen 2019an 10 urteko ibilbidearen ondotik, baina beste proiektu gogo batzuekin zirelako ere antolatzaileak.

Azaroaren 20, 21 eta 22an, Mapa Galduak festibala izango da Sarako herrian. Lizarrieta aldeko mendia utzi, eta herrira itzultzen dira. Ideia berri ainitzekin. Mendia osoki utzi? Ezinezkoa antolatzaileentzat, Larrungo kaskoan hamar bat artistek ere egonaldi bat egingo baitute festibala aitzin, sorkuntza bat prestatzeko. Ekainean emango dituzte xehetasun gehiago.

Anartean Arantxa idiederri hainbat elementu salatu dizkio Joanes Garcia Basurko antoltzaileak.


2020eko Maiatzaren 26a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016