BERRIAK

"Papera hartu genuen, etxetik partituz promenatzera joan nahi genuen, bainan polizia etorri zaigu gibeletik"

_papera_hartu_genuen_etxetik_partituz_promenatzera_joan_nahi_genuen_bainan_polizia_etorri_zaigu_gibeletik_

MP3 jaitsi

Konfinamenduak sortu egoeretan, burasoak etxean haurrekin, ainitzek bizitzen dutena da. Itsasura joan gira Dioni Aguerren gana, hiru haurrekin dira etxean, aktibitateak etxean proposatzeaz gain, etxe inguruko mendi batera joan nahi izan dute, bainan poliziak gelditu ditu urrunago joan aitzin.

Kirol irakaslea den Dioni Agurrekin mintzatu da Arantxa Idieder.

2020eko Martxoaren 20a

BERRIAK

Gure Irratian ere aldaketak izango dira COVID-19 koronabirusari aurre egiteko

gure_irratian_ere_aldaketak_izango_dira_covid_19_koronabirusari_aurre_egiteko

Gure Irratia ere COVID-19 koronabirusari aurre egiteko antolaketan sartu da.

Uztaritzeko egoitzaren ateak hetsiak izango zaizkio publikoari. Euskalirratiak Entzun zuen informatzen segituko dugu hala ere, zuekin, eta zuen laguntzari esker.

Gurekin harremanetan jartzen ahal zarete, deituz 05.59.59.30.01 edo gure.irratia@gmail.com

2020eko Martxoaren 17a

BERRIAK

Herriko bozen lehen itzuliari begira Lapurdin

herriko_bozen_lehen_itzuliari_begira_lapurdin

MP3 jaitsi

Herriko bozen lehen itzuliak emaitza desberdinak ekarri ditu. Herrika emaitza guziak ikusgai dituzue gure webgunean.

Sara, Itsasu, Hendaia, Senpere edota Azkaineko hauteskundeei begira jarri da Kriztof Arotzarena.

Martxoaren 22an egin beharra zen bigarren itzulia ezeztatu du Frantses gobernuak astelehen gau honetan Emmanuel Macronek egin hitz hartzean. Zehaztekoa doa oraindik noiz finkatuko duten.

2020eko Martxoaren 17a

BERRIAK

Erizain baten eguneroko lana, koronabirusa inguruan duelarik

erizain_baten_eguneroko_lana_koronabirusa_inguruan_duelarik

MP3 jaitsi

Osasun langileak lehen lerroan dira krisi sanitario honetan. Iraitz Zufiaurre erizain liberala da, egunero jendeen etxeetara doa, zaintzeko, sendatzeko, ainitzetan adinetako pertsonak direlarik.

Pazienteen kezkak hastapenetik senditu ditu erizainak, kutsatua izateko beldurra, eta ondorioetaz ere. Erizainak ere kezka batekin dira, material eskasean direlako. Arantxa Idieder harekin mintzatu da.

2020eko Martxoaren 17a

BERRIAK

Usaiak mantenduz, bi zerrenda lehian Lekuineko bozetan

usaiak_mantenduz_bi_zerrenda_lehian_lekuineko_bozetan

MP3 jaitsi

À¢Â€ÂœAintzina LekuineÀ¢Â€Â Michel Etcheverry auzapezak zuzendu zerrenda eta parean, Lekuine Elgarrekin talde historikoak bere zerrenda muntatu du. "Lekuine elgarrekin, oldar berri batentzat" izendatu du eta Pierre Defois da honen burua.

Michel Etcheverry Lekuineko auzapezarekin egon da Kriztof Arotzarena.

Xabi Duhalde bigarren zerrendaren izenean mintzatu da

Pierre Defois-k zuzentzuen duen "Lekuine elgarrekin, oldar berri batentzat" zerrendaren izenean Xabi Duhalde mintzatu da, Kriztof Arotzarenarekin.

MP3 jaitsi

2020eko Martxoaren 12a

BERRIAK

Ospitaleko pediatria zerbitzuko murruak kolorez jantzi ditu Maiana Agorrodyk

ospitaleko_pediatria_zerbitzuko_murruak_kolorez_jantzi_ditu_maiana_agorrodyk

MP3 jaitsi

Baionako ospitalean, eguneko ospitaleko eta pediatria zerbitzuko murruak koloretsuak dira Maina Agorrody handik pasa denetik.

Larresoroko artistari eskatu diote zerbitzu berezitu hauetan, giro koloretsu bat sortzea, mitologiatik abiatuta. Haur Eri elkarteak diruztatu du eguneko ospitaleko lana.

Maiana Agorrodyk bere irudimena martxan jarri, eta bertan izan dituen trukaketen bitartez ere, haurrekin adibidez, kolorez jantzi ditu ospitaleko murru zuriak.

Arantxa idieder mintzatu da Maiana Agorrodyrekin.

2020eko Martxoaren 12a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016