BERRIAK

Cimade elkartearen bilana

Cimade_elkartearen_bilana

MP3 jaitsi

Cimade etorkinen eskubideen aldeko elkarteak urtearen bilana egin zuen Baionan. Iparraldean, orotara 450 pertsona lagunduz. Frantses gobernuaren posizioa gogortzen ari dela salatu dute, bereziki administrazioak presodengiratze geroz eta gehiago eginez.
Jean Lissar Baionako Cimadeko kideak bilan bat egin dauku.

2017ko Abenduaren 14a

BERRIAK

Eguberri kantuz Beskoitzen

Eguberri_kantuz_Beskoitzen

MP3 jaitsi

Eguberriko kantaldia antolatua da Beskoitzen larunbatean, Bixintxo gela berrian.
Hau aipatzen dauku Beñat Eiherabidek Panpi Mercapideren mikroan.

2017ko Abenduaren 14a

BERRIAK

San Mixel Garikoitz kolegiokoak, Gineako umezurtztegi baten alde lasterka

San_Mixel_Garikoitz_kolegiokoak__Gineako_umezurtztegi_baten_alde_lasterka

MP3 jaitsi

Kanboko San Mixel garikoitz kolegioko 4. 3ko ikasleek, emankizun hau prestatu dute.Elkartasuneko lasterkaldi bat izan zen azaroaren 24ean, Ginea Berriko, Conakry hiri nagusiko "Hakuna Matata" deitu umezurtztegiaren diruz laguntzeko.
https://www.facebook.com/Asunss-St-Michel-535564796594556
http://www.college-st-michel-cambo.fr

2017ko Abenduaren 13a

BERRIAK

ZAD-aren etorkizuna galdezkatzen

ZAD-aren_etorkizuna_galdezkatzen

MP3 jaitsi

Notre Dame Des Landeko aireportuaren kontrako komiteak eta Euskal Herria Zadista batzordeak bilkura ideki bat antolatzen du astezken arratsaldean Epaiskan Baionan.
ZAD-aren etorkizuna trenkatzen ahal da astezkenetik goiti frantses ministeritzari lan bat itzuliko baitzaio astezken huntan, Hartzea Lopez Arana.

2017ko Abenduaren 12a

BERRIAK

Esku huskan, Denek Bat VS Urruñarrak, lehen mailako finala

Esku_huskan__Denek_Bat_VS_UrruAarrak__lehen_mailako_finala

MP3 jaitsi

Eta errugbian, Hazparnek irabazi orain arteko denboraldiaz pozik presidentea. Eta beste emaitza guztiak.

2017ko Abenduaren 11a

BERRIAK

Euskal Herriko 20 sai arre, Bulgariarat joan dira

Euskal_Herriko_20_sai_arre__Bulgariarat_joan_dira

MP3 jaitsi

Arruntzako Hegalaldia zentroan, hegazti eta ugaztuner artak emaiten dira, bainan ez bakarrik!
Duela 2 aste 20 sai igorri dituzte Bulgariarat.
Mikel Esclamadon animatzaileak orroitarazi dauku, zonbat sai bildu dituzten aurten, zentroa ezagutua baita hauen babesle bezala:


https://www.hegalaldia.org
Hegalaldiak, Uztaritzeko herriarekin lan bat eraman du, fauna eta loreen alde, baratzeak ekartzen ahal duen alternatiba garatzeko pribatuen etxen. Bilkura publiko bat antolatzen dute abenduaren 13an, 19tan Lapurdi gelan Uztaritzen.

2017ko Abenduaren 08a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016