BERRIAK

Ongi izaite eguna abenduaren 10ean Saran

Ongi_izaite_eguna_abenduaren_10ean_Saran

MP3 jaitsi

Egun osoan Lur Berri gelan, konferentzia eta tailerrak izanen dira urririk, goizeko 9:30tarik gaueko 7etarat.
Antolatzaileek nahi izan dituzte bildu herrian ziren sendagileak, erakusteko zer egiten den ongi izaite arloan Sara herrian.
Maialen Alfaro eta Claudine Etcheverry antolatzaileak dira:

2017ko Abenduaren 08a

BERRIAK

Esku huskan Urruñarrak finalean

Esku_huskan_UrruAarrak_finalean

MP3 jaitsi

Paleta goma batean Arbonarrak txapeldun. Eta beste kirolen emaitzak.

2017ko Abenduaren 04a

BERRIAK

Vasconiaren mugak

Vasconiaren_mugak

MP3 jaitsi

Batzokiko ortzegunen kari, mintzaldi bat izanen da Donibane Lohizuneko Dukontenian, ostegun huntan 7etan.
Gaxuxa Elhorga antolatzaileak aipatu dauku gaia.

2017ko Abenduaren 01a

BERRIAK

Azkainen, bi egun euskararen alde

Azkainen__bi_egun_euskararen_alde

MP3 jaitsi

Euskararen Egunakari Azkaineko eragile desberdinek aste buru berezi bat antolatzen dute.
Gorka Tabernak erran dauku ekitaldi hau deia probatu zutela jaz.

2017ko Abenduaren 01a

BERRIAK

Kantua eta dantza Baionako antzokian

Kantua_eta_dantza_Baionako_antzokian

MP3 jaitsi

Haizegoa kantuz eta Leinua dantza taldea ikusten ahalko dira Baionako antzokian, larunbatean, abendoaren 2an gaueko 9etan.
Maialen Errotabeherek zuzentzen du Haizegoa, erran dauku zergatik antolatu duten kontzertu hau.

2017ko Azaroaren 30a

BERRIAK

Kabareta bidea

Kabareta_bidea

MP3 jaitsi

Hameka, karrikako arteen fabrikak hitz ordua emaiten dauku abendoaren 2an, larunbatean Luhusoko Harri Xurin, Zirko Kabaretarentzat.
Gaueko 8ak30tan, Cabaret Chemins Emergents ikusgarria proposatuko dute. Hamekako, Xabina Claverie Urrutyk erran dauku zer kabare mota zen.

2017ko Azaroaren 28a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016