BERRIAK

Ametsen Doinua gidoiarekin Next Station lehiaketa irabazi du Frank Harrietek

ametsen_doinua_gidoiarekin_next_station_lehiaketa_irabazi_du_frank_harrietek

MP3 jaitsi

Jok Films ekoizpen etxeak bultzatu Next Station deitu 2.deialdia irabazi du Frank Harriet azkaindarrak.

Helburua zen hiru eguneko egonaldi batean urtarrila erdian, Miarritzeko mediatekan, websail berri baten gidoia lantzea Izaskun Arandia gidoigile eta ekoizlearekin.

Jokin Etxeberriak azaldu dauku zergatik À¢Â€ÂœAmetsen doinuaÀ¢Â€Â lana hautatu duten. Frank Harrietek aldiz profesionalki bideoan edo soinuan lan egiten du, baina gidoi bat asmatzea beste lan bat da.

2020eko Otsailaren 13a

BERRIAK

Gimnastika lehiaketa larunbatean Hazparnen

gimnastika_lehiaketa_larunbatean_hazparnen

MP3 jaitsi

Hazparnen, asteburuan iraganen da departamenduko gimnastika lehiaketako lehen itzulia.

Herrian bertan Jauzika deitu gimnastika talde azkarra badute. Lapurditik bainan Baxenabarretik ere heldu dira gimnastikalariak, entzunen ditugun Adela, Maddi eta Ines bezala. Elix Mortalena burasoak erran daukun bezala, ez baita beste klubarik barnekaldean.

2020eko Otsailaren 13a

BERRIAK

Yoga tailerra buraso eta haurrentzat

yoga_tailerra_buraso_eta_haurrentzat

MP3 jaitsi

Buraso-haur yoga tailer bat proposatzen du Hazparneko ikastolak larunbat honetan.

Badu zonbait urte egiten duela Hazparnen tailerra Ekai Alkortak, momentu bereziak sortzen dira 3 urtetik goitikako haur eta burasoen artean. Arantxa idieder mintzatu da Oinutsik Yoga elkarteko tailer emailearekin.

Goizeko 10etan 3-5 urte artekoentzat da eta 11etan 6-9 urtekoentzat. 5 À¢Â‚¬ da familiaka, eta lekua atxikitzeko deitu 06.15.27.81.94.

2020eko Otsailaren 13a

BERRIAK

Gorputza eta ahotsa landu antzerki tailerrean

gorputza_eta_ahotsa_landu_antzerki_tailerrean

MP3 jaitsi

Gorpuzten tituluarekin, antzerki tailer bat proposatzen dute larunbat honetan Saran, Olhain ikastolan.

Gorputza eta ahotsa aktore lanetan ardatzak dira, eta hori lantzea proposatzen du Beheko Larraine konpainiako Miren Tirapu antzerkilariak. Arantxa idieder mintzatu da antzerkilariarekin.

Tailerra Olhain ikastolan izango da, larunbatean otsailaren 15ean, goizeko 10etatik 13ak arte. Izenak aitzinetik eman behar dira: hameka@communaute-paysbasque.fr

2020eko Otsailaren 12a

BERRIAK

"Altsasukoak Euskal Herriko harmailetan nahi ditugulako"

_altsasukoak_euskal_herriko_harmailetan_nahi_ditugulako_

MP3 jaitsi

Atxuri Urdin, Sara aldeko Errealzale peñak Altsasukoen aldeko gaualdi bat antolatzen du ostiral honetan Saran.

7tan elgarretaratze. Ondotik Ellande Alfaro eta Amets Arzallusek, Pleka trinketea, herriko etxeko edantegia eta Keinu ostatuen artean bertso poteoa animatuko dute.

9tatik kontzertuak Aho Zakil Konexion eskualdeko punk taldeak idekiko du. Ondotik lehen aldiz Lapurdin Bergarako Kaleko Urdangak punk-oi taldea izanen da. Gaualdian zehar Binilo balak eta Kevin Jager disko jartzaileek dantzarako musika ezarriko dute.

Arantxa Idieder mintzatu da Joanes Garcia Basurkorekin.

2020eko Otsailaren 12a

BERRIAK

Herrirari deitu zerrenda aurkeztu dute Itsasuko abertzaleek

herrirari_deitu_zerrenda_aurkeztu_dute_itsasuko_abertzaleek

MP3 jaitsi

Itsasuko abertzaleek beren proiektuak aurkeztu dituzte. HERRIARI zerrenda osatu dute, 19 hautagai eta 2 ordezko izanen dira.

Kriztof Arotzarena, Mikel Hiribarren eta Nicole Etxamendi zerrenda buruekin mintzatu da.

Herriko hauteskundeak, martxoaren 15 eta 22an izanen dira.

2020eko Otsailaren 11a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016