BERRIAK

Rock eta Rap Xanetan

Rock_eta_Rap_Xanetan

MP3 jaitsi

Larunbat huntan, Luhusoko Xaneta gaztetxeak Random Gaua antolatzen du. Gaztetxeko kide diren Emma Blanchard eta Laida Camblong-ekin mintzatu da Mattin Perez eta lehenik galdetu die zer aldaketa izan den gaztetxe berri hortan.

2017ko Azaroaren 02a

BERRIAK

Zizpak BrahBrah egiten

Zizpak_BrahBrah_egiten

MP3 jaitsi

Astearte huntan Baionako Zizpa Gaztetxeak eta BrahBrah kolektiboak kontzertu bat antolatzen dute gaztetxean. Guilhem DaCosta, Zizpako kideak erraiten digu lehenik zer den Brah Brah Kolektiboa.

2017ko Urriaren 31a

BERRIAK

Antzerkia Hamaika aldiz

Antzerkia_Hamaika_aldiz

MP3 jaitsi

Hameka Euskaraz kulturaldi hitzordua urbiltzen da. Xabina Claverie-k orroitarazten digu zer den hori.

2017ko Urriaren 31a

BERRIAK

Errugbian, Angeluk derbia irabazi Donibane Lohitzunen

Errugbian__Angeluk_derbia_irabazi_Donibane_Lohitzunen

MP3 jaitsi

Multxo berean Hendaiak berriz galdu. Eta beste kirol emaitza guztiak.

2017ko Urriaren 30a

BERRIAK

Xalbadorren merkatua

Xalbadorren_merkatua

MP3 jaitsi

Urtero bezala orain, uztaritzeko ikastolak eta Xalbador kolegioak, Brik a Brak bat antolatzen dute, asteburu huntan, Integrazio Batzordearen alde. Lore Aristizabalek erraiten digu zertan diren Integrazio Batzordeak laguntzen dituen ikasleen kopurua.

2017ko Urriaren 27a

BERRIAK

Biez Bat Kantatuz

Biez_Bat_Kantatuz

MP3 jaitsi

Biez Bat ikastolak hitzordu bat emaiten digu igande huntan Errobi Kantatuz kontzertuarekin. Mikel Amilibia eta Amaia Lafittekin elkartu da Panpi Merkapide ikastola aipatzeko eta lehenik Amaiak, lehendakari gisa, erraiten digu noiz ideki den ikastola.

2017ko Urriaren 27a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016