BERRIAK

AEKren ikastaldietan izena emateko ordua da

aekren_ikastaldietan_izena_emateko_ordua_da

MP3 jaitsi

Aek-k bere urteko ikastaldi eskaintza zabaldu du. Kanpoko 35 orduko ikastaldietaz gain, beti udako barnategiak proposatuko dituzte, baita B1 azterketa prestatzeko ikastaldi berria ere. Aek-ko ikastaldietako koordinatzaile den Maite Zelestinorekin aipatu du Panpi Mercapidek.

2020eko Urtarrilaren 21a

BERRIAK

Bidarteko Uhabia ikastolak 10 urte

bidarteko_uhabia_ikastolak_10_urte

MP3 jaitsi

Bidarteko Uhabia ikastolak, bere 10 urteak ekimen desberdinei esker ospatuko ditu aurten. 2009an ideki zituen ikastolak bere ateak, eta 2020ko sartzean 5 garreneko klasea idekiko dute.

Urtarrilaren 19an, Zarena Zarelako taldearen Hariz Hari dantza ikusgarriaz gain, Kriolinak eta Zeze taldeen kontzertuak izango dira. Ikastolako buraso den Sandra Yarzabalekin mintzatu da Arantxa Idieder.

2020eko Urtarrilaren 16a

BERRIAK

"L'Atalante ohia tresna bezala erabilia izatea nahi genuke lotura soziala eta kulturgintzaren inguruan"

_l_atalante_ohia_tresna_bezala_erabilia_izatea_nahi_genuke_lotura_soziala_eta_kulturgintzaren_inguruan_

MP3 jaitsi

Gune historiko bat, Baionako Santizpiritu auzoan, Atalante izenarekin ezagutu duguna, gaur egun hutsa da. Zinemak Lesseps kaian elkartu direnetik, zinegela, ostatua, eta apartamenduz osatua den egoitza beste proiektu baten beha da, bere barnea bizarazteko.

Proiektuen artean da Etxea elkarteak proposatua. Ez da oraindik ofizialki hautatua bainan, herriko etxeak eskatu die lantzea haien egin nahia. Elkartearekin harremanetan jartzeko: etxea.lm@gmail.com

Arantxa idieder mintzatu da elkarteko kide den Antton Lannes-kin


2020eko Urtarrilaren 16a

BERRIAK

Irria eta musika elkartasun gaualdi batentzat

irria_eta_musika_elkartasun_gaualdi_batentzat

MP3 jaitsi

Eskuz Esku Makea Lekorne aldean etorkinak laguntzen dituen elkarteak, ekimen desberdinak antolatzen ditu dirua biltzeko, eta urtarrilaren 18an gaualdi berezi bat antolatzen du.

Aldi honetan gomita berezi bat izango da, Helene Demé Elzévir komikoa. Ikusgarri umoretsu bat eskainiko du, gai nagusi gisa hartuz, mutxurdinak, edo bikotean bizi ez diren emazteak. Gizarteak nola tratazen dituen manera absurdoan landuz.

Urtarrilaren 18an, 19tan talo ta ostatua, 20.30tan Pile Poil, eta 22etan Zeze. Bere disko berria lehen aldiz aurkeztuko du. Arantxa idieder mintzatu da elkarteko Arantxa Uhalde, eta Helene Demé Elzevirrekin.

2020eko Urtarrilaren 15a

BERRIAK

Lehen eta azken kopla txapelketa Ttattolan

lehen_eta_azken_kopla_txapelketa_ttattolan

MP3 jaitsi

Hazparneko gaztetxearen azken asteak direlarik, behin betiko hetsi aitzin, bertsolaritzari gaualdi bat eskaini nahi izan diete. Bainan saio berezi bat izango da urtarrilaren 17an, txapelketa giroan, 10 bertsolari gazte izango dira oholtza gainean koplaka.

Eta publikoak erabakiko du Kopla txapelketaren irabazlea nor izango den.

Arantxa idieder mintzatu da Aitor Servier eta Iulen Vrignon Etxezaharretarekin.

2020eko Urtarrilaren 15a

BERRIAK

Musikatxiloaldia: aurten izanen ote da zure aldia?

musikatxiloaldia_aurten_izanen_ote_da_zure_aldia_

MP3 jaitsi

Zure burua desafiatu: kantu bat sortu! Hortarat bultzatzen du aurten ere Musikatxiloaldiak. Urtarrilaren 17tik 19rat, azken momentuan inposatu gai baten inguruan, behar da kantu bat sortu.

3. edizioa da, bainan Mattin Perez antolatzaileak erran daukun bezala, berrikuntzetarik bat da, aurten Ixo! elkarteak antolatzen duela.

Infoak: ixo.elkartea@gmail.com

Izenak emaiteko hemen klik egin

facebook

Musikatxiloaldia 2018

Musikatxiloaldia 2019

2020eko Urtarrilaren 09a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016