BERRIAK

"Ikerketa aitzinatzen da bainan dirua beharrezkoa da"

_ikerketa_aitzinatzen_da_bainan_dirua_beharrezkoa_da_

MP3 jaitsi

Syndrome de Wolfram elkartearen aldeko kontzertua izango da larunbat huntan Baionan.

Ilune-ren familiak elkartearekin batera antolatzen du gaualdia, kontzertu berezi batekin, besteak beste, akustikoan ariko baitira, Willis Drummond, Zea Mays taldeko Aiora eta Piti edota Iluma.

Arantxa idieder mintzatu da Peio Dufau, Iluneren Aitarekin.

2020eko Urtarrilaren 07a

BERRIAK

Ainhoa, Sara eta Senpereko etxeko haurtzainek elkartzeko gune bat badute

ainhoa_sara_eta_senpereko_etxeko_haurtzainek_elkartzeko_gune_bat_badute

MP3 jaitsi

Hiru Irri deitu dute, hiru herrietako etxeko haurtzainek erabiliko duten lekua. RAM, Etxeko haurtzainen Bitartekaria egoitza estrenatu dute urtarrilaren 6 honetan. Ainhoa, Sara eta Senperen, etxeetan haurtzain direnentzat da, haurrentzat gune bat izaiteko, baita burasoentzat ere informazio administratiboa eskaintzeko.

Hiru Irri idekia da Astelehen eta asteartetan, Denen Etxean (etxabean) 9:00etatik 11:00etara, eta astezkenez permanentzia telefonikoa.

Arantxa Idieder egon da proiketuaz arduratu den Senpereko axuanta den Martine Arhancetekin.

2020eko Urtarrilaren 07a

BERRIAK

Hitzopen gaztetxean ostiralean, Kaptainak txanpaina ordezkatuko du!

hitzopen_gaztetxean_ostiralean_kaptainak_txanpaina_ordezkatuko_du_

MP3 jaitsi

Uztaritzeko Hitzopen gaztetxean, hitz ordu berri bat proposatuko dute abenduaren 27an ostiralez.

Kaptain Gaua deitu gaualdia, DJ Bullek alaiturik.

Txanpain gaua antolatzen zuten orai arte.

Gaztetxeko Aitor Duhalde eta Maritxu Goihenetche kideek, erran daukute zergatik nahi izan duten aldaketa hau egin.

#txanpaingauaberria


JPG | txanpaingauaberria (66 Ko)

2019ko Abenduaren 23a

BERRIAK

Trivial gaua Baionan ostegunean

trivial_gaua_baionan_ostegunean

MP3 jaitsi

Abenduaren 19an, Trivial gaua proposatzen dute Baionako gaztetxean arratsaldeko 7tan.

Biltxoko elkarte berriak du antolatzen, sari ederrak eskainiz irabazleei. Tokian berean jateko eta edateko izanen dira ere. Joseba Erremundegi elkarteko kideak, aurkeztu dio Panpi Mercapideri.

Izenak eman lekuan berean ostegun gauean 7tan Zizpa gaztetxean emaiten ahal dira, edo aitzinetik: baionako.elkartea@gmail.com edo telefonoz: 06 49 85 79 00

2019ko Abenduaren 18a

BERRIAK

Usopop Diskak : lagunekin eta sentimenduekin egin lana

usopop_diskak_lagunekin_eta_sentimenduekin_egin_lana

MP3 jaitsi

Usopop festibalak bere azken ekitaldia bizi izan zuen, aurten, maiatzean, 10 urteko ibilbidearen ondotik. Bainan festibalaz gain beste lanetan ere ari dira Usopop-eko kideak, diskoen ekoizpen eta banaketa lanetan.

Arantxa idieder mintzatu da elkarteko Patxi Dutournier eta Alan Billirekin.

Usopop Diskaken ekoizpenetan: Botibolen azkena La fievre Golby diskoa, Paxkal Irigoienen Kontsumo produktu, Aguxtin Alkhaten lehen diskoa, Unamaren Iduzki Xuria, eta Orbelen lehen bi diskoak, Elkar dendan edota Usopopen webgunean erosten ahal direnak.

2019ko Abenduaren 18a

BERRIAK

Beskoitzen urteroko Eguberriko Kantaldia larunbatean

beskoitzen_urteroko_eguberriko_kantaldia_larunbatean

MP3 jaitsi

Beskoitzen urtero eguberriko kantaldi eta kantu gaualdia antolatzen dute.

Aurten ere, bi talde gomitatuz, Jon Itzaina musikari kantaria eta Gurashow taldea. Elkarteko kideek egin goxokiak ere eskainiko dituzte.Arantxa idieder mintzatu da Beñat Eiherabiderekin.

20:30tan hasiko da kantaldia, eta 12 euroren truk kantaldiaz gain, etxean egin goxokiak ere izango dituzue.

2019ko Abenduaren 18a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016