BERRIAK

Su Ta Gar ikastolen alde Hazparnen

su_ta_gar_ikastolen_alde_hazparnen

MP3 jaitsi

Urteroko legez, Ikastola Rock kontzertua antolatzen dute Baigura eta Arberoako ikastolek.

Ttattola gaztetxean, hirugarren aldikotz heldu zaien gomita bereziarekin gainera, Su Ta Gar Eibarko taldea. Ahozakill konektion, eta Dj Wood Wood ere hor izango dira. Jakin sartzeak, ez direla aitzinetik salgai, bainan kontzertu gauean, 8etatik aitzina saltzen hasiko direla.

Serge Harisgain, burasoarekin mintzatu da Arantxa Idieder.

2019ko Abenduaren 18a

BERRIAK

Euspattak eta mus kit berria Iletegiak proposaturik

euspattak_eta_mus_kit_berria_iletegiak_proposaturik

MP3 jaitsi

Aña Andiazabal eta Aitor Zubillagak sortu zuten Iletegia 2015 urtean, eta geroztik enpresa ttipiak segitzen du garatzen, tokiko artileari balorea emanez.

Xiberoko Armaite espartin egilearekin, neguko espartinak sortu dituzte: Euspattak deituak, eta musean aritzeko kit bat ere.

Opari ideiak eguberriko eta Euskal Irratien jokoetan irabazten ahalko dituzue!

2019ko Abenduaren 17a

BERRIAK

"Musulmanoak, ez gaituzte besteen heinean kontsideratzen"

_musulmanoak_ez_gaituzte_besteen_heinean_kontsideratzen_

MP3 jaitsi

Urriaren 28an, Baionako meskitaren kontra izan zen atentatuak bi zauritu larri utzi zituen. 300 pertsona bildu ziren igandean Gaskoinen plazatik abituta, haien elkartasuna adierazteko biktimei, baita elkarbizitza eta bake mezua bat ere hedatzeko.

Santa Kurutzeko auzoko herritarren mobilizazioa izan da, elkarte eta erakunde desberdinek segitu dutena. Hautetsien presentzia ere azpimarratzekoa da. Roland Barthes kaian bukatu da martxa isila, eta bertan, hitzartze desberdinetaz gain, atentatuaren biktimetako bati aurresku bat ere eskaini zioten. Herritarren iritzia hartzeko parada guretzat.

2019ko Abenduaren 17a

BERRIAK

Euskara mendez mende aipagai Senperen gaur

euskara_mendez_mende_aipagai_senperen_gaur

MP3 jaitsi

Euskara noiztik? Euskara Mendez mende… hau da ostiralean, abenduaren 13an izanen den mintzaldiaren gaia Senpereko Larraldean.

Gaueko 7etan, Lapurdi 1609 elkarteak gomitatu du gaia aztertu duen Celine Mounole.

Panpi Mercapide mintzatu da elkarteko Elixabet Anduezarekin.

2019ko Abenduaren 13a

BERRIAK

Olentzero Baroja gaztelu ondora gomitatu dute

olentzero_baroja_gaztelu_ondora_gomitatu_dute

MP3 jaitsi

Gaztelu baten inguruan dute hitzordua Angeluko haurrek igande honetan, Olentzero ikusteko.

Kimua ikastolak, Olentzero gomitatu du aurten ere, abenduaren 15 honetan, Jules Ferry eskolatik abiatuko den desfilea, Barojako gazteluaren parkean bukatuko baita, eta bertan egun pasa leku ere antolatu dute, animazio ainitzekin.

Arantxa Idieder mintzatu da Angeluko ikastolako buraso den Fabien Mendibourrekin.

2019ko Abenduaren 13a

BERRIAK

Euskal kantu bingo erraldoia Azkainen

euskal_kantu_bingo_erraldoia_azkainen

MP3 jaitsi

Euskal kantu bingo erraldoi bat proposatzen du Azkaingo ikastolak igandean, abenduaren 15ean Biltoki gelan arratsaldeko 3tan.

Iker Edme burasoak erran dauku zer den Kantu Bingoaren berezitasuna usaiako Loto bati konparatuz.

2019ko Abenduaren 13a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016