BERRIAK

"Berdintasunari bai, eraso sexistei ez!"

_berdintasunari_bai_eraso_sexistei_ez_

MP3 jaitsi

Larresoro mobilizatuko da eraso sexisteri EZ erraiteko, larunbatean azaroaren 30ean sentsibilizazio arratsalde bat antolatuz.

Aurtengo herriko bestetan izan zen bortxaketatik abiatu da egitasmoa. Biztanleak, herriko elkarteak eta Herriko Etxearen nahia izan da.

Philippe Goyetche, Larresoroko lehen auzapez ordeak, oroitarazi dio Panpi Mercapideri elgarretaratze hunen zergatia.

2019ko Azaroaren 28a

BERRIAK

Hazitik azietarat, laborariak autonomoak

hazitik_azietarat_laborariak_autonomoak

MP3 jaitsi

Baserriko hazien ekoizpenaren onurak aipatuko dira Itsasun, ostiral honetan azaroaren 29, Sanoki gelan gaueko 8tan.

"Hazitik azietarat" konferentzian, mintzalari izanen dira: Hélène Paroix, BLE elkartekoa, Jean Michel Etchegarray laboraria eta Christophe Bidart okinarekin.

Basaburuko elkarte antolatzaileko Christian Aguerrek, aurkeztu dauku bilkura, eta antolatzaileak nor diren:

2019ko Azaroaren 27a

BERRIAK

Artesauen sorkuntzak nagusi, Arberoa ikastolaren eguberriko merkatuan

artesauen_sorkuntzak_nagusi_arberoa_ikastolaren_eguberriko_merkatuan

MP3 jaitsi

Garai honetako hitzorduetan sartzen da, Arberoako ikastolak antolatzen duen eguberriko merkatua.

Artisauen lanak, edota ikastolak sortzen dituen"mezuopariak" egun guzian, abenduaren 1ean, Izturitzen hitzordua ematen dute, goizeko 10ak eta 18ak artean.

Arberoa ikastolako buraso den Ainara Orbezuarekin mintzatu da Arantxa Idieder.

2019ko Azaroaren 27a

BERRIAK

"Frantziar legea inposatua izan zelarik, gizon eta emazteen arteko parekotasuna galdu zen"

_frantziar_legea_inposatua_izan_zelarik_gizon_eta_emazteen_arteko_parekotasuna_galdu_zen_

MP3 jaitsi

Euskal Herriaren historian, zoin izan da emazteen lekua euskal jendartean?

Frantziar iraultzak edo erligioak, euskal ohituretan zen parekotasuna hautsi zuen garai desberdinetan. Marikita Tambourin idazle eta antropologoa Uztaritzen izango da astearte huntan, Uztahitzan-en kari Lapurdi gelan, gaueko 8tan.

Arantxa idieder harekin mintzatu da.

2019ko Azaroaren 26a

BERRIAK

Terra Aventura aplikazioa, jokoaren bitartez kanpoan ibiltzeko

terra_aventura_aplikazioa_jokoaren_bitartez_kanpoan_ibiltzeko

MP3 jaitsi

Terra Aventura, Telefonoan deskargatzen den aplikazio bat, kanpoan ibiltzeko.

Akitania berriak garatu duen aplikazio bat da, Ipar Euskal Herrian ere martxan dena. Mapan, hainbat gune markatuak dira, Baiona, Kanbo, Hendaia edota Iratin adibidez.

Bertara joan, eta aplikazioaren galderei haurrekin erantzunez, ibilbide batean aitzinatzen da, bukaeran, sari ttipi batekin.

Arantxa Idieder mintzatu da Baionako turismo bulegoko Christele Chirumberro-rekin.

2019ko Azaroaren 26a

BERRIAK

Baratze publiko baten aldeko ekimena Baionan larunbat goizean

baratze_publiko_baten_aldeko_ekimena_baionan_larunbat_goizean

MP3 jaitsi

Baionako Santizpiritu auzoan, Le Vigilant kolektiboa sortu da uda bukaeran.

Etxebizitzak geroz eta gehiago badira, dentsitatea handitzen ari delarik, berde guneen gabezia nabarmena da.

Hortarako, kolektibo batek gune bat atxiki nahi du, baratze kolektibo bat sortzeko. Baionako herriko etxeak PLU aldaketa bozkatu duenetik, Bourbaki karrikan kokatua zen gune bat eraikigarria bilakatu da. Kolektiboak bertan baratze publiko baten estrenatzea irudikatu nahi du larunbat goizeko ekintzarekin. Hitzordua goizeko 11etan, azaroaren 23an, proiektua ezagutu nahi dutenentzat, eta sustengatu.

Kolektiboko kide den Uxue Arbelbiderekin mintzatu da Arantxa Idieder.

2019ko Azaroaren 22a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016