BERRIAK

Liburu bat erosi, haur bati eskaintzeko

liburu_bat_erosi_haur_bati_eskaintzeko

MP3 jaitsi

Baionako Elkar argitaletxean liburu eta diskoak bereziki aurkitzen ahal dituzue, eta Sokorri Popularra erakundearekin partaidetzan, liburuak haurrei eskaintzea proposatzen dute.

Urriaren 17tik, Miseriaren kontrako Nazioarteko Egunetik, azaroaren 20ra Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunera irauten du. Ideia sinplea da beraz, Elkar dendan haur literatur sailean liburu bat erosi, eta Elkarrek Sokorri popularrari emango dio.

Elkar dendako zuzendaria den Peio DÀ¢Â€Â™Uhaltekin mintzatu da Arantxa Idieder.

2019ko Azaroaren 18a

BERRIAK

Petti eta Moshka Beskoitzen larunbatean

petti_eta_moshka_beskoitzen_larunbatean

MP3 jaitsi

Larunbat honetan, Blues doinuak nagusituko dira Beskoitzen.

Bixintxo elkarteak, bere herrian den gela, edo hoiek "antzokia" deitzen diotena, baliatu nahi dute, eskaintzen duen akustikagatik ere.

Berako Petti hor izango da, baita Bartzelonatik heldu den Moshka gitarrista kantaria ere, looper pedalekin ari dena.

Arantxa Idieder mintzatu da Beñat Eiherabiderekin.

2019ko Azaroaren 15a

BERRIAK

Kepa Altonaga Hazparnen izango da ostegun honetan

kepa_altonaga_hazparnen_izango_da_ostegun_honetan

MP3 jaitsi

Zikloaren baitan ondoko mintzaldia azaroaren 19an izanen da asteartez Aiherran, Ainize de Madariagarekin: Hizkuntzen traumatismoez egin ikerketa lanaz. Eta azkena azaroaren 28an Beñat Itoizekin gaztainetaz.

2019ko Azaroaren 14a

BERRIAK

Ttok : artistentzat erakusleiho berri bat Uztaritzen

ttok_artistentzat_erakusleiho_berri_bat_uztaritzen

MP3 jaitsi

Erakusketa gela berri bat bada Uztaritzen (Labourd jatetxearen ondoan), Ttok deitzen dena.

Azaroaren 15ean estrenatuko dute lehen erakusketa 19:00tatik goiti. IF artistaren etxean kokatzen da erakusketa gela partekatua. Herritarrekin artea partekatzeko leku bat ere izan nahi du.

Lehen erakusketarentzat, IF-en obrak ikusteaz gain, bere arte irakasle izan zen Alain Jouverenak badira, baita bere ikaskide izan zen Viviane Michelenak ere.

2019ko Azaroaren 13a

BERRIAK

Aterbe berri bat izango da laster naturazaleentzat Kanbon

aterbe_berri_bat_izango_da_laster_naturazaleentzat_kanbon

MP3 jaitsi

ElOndare deituko den egoitza idekia, eraikitzen ari dira Elorrimendin (frantsesez La bergerie mendixkan). Departamenduak kudeatzen duen gunea, Frantziako eremu natural sentsibleetan sartzen da (ENS). GR8 oinezko bidea hortik pasatzen da, eta eskola ainitz ere joaten dira bertara aktibitateak egitera.

Babesleku bat eskas zen, eta egoitza berri hori Kanboko Iñaki Noblia arkitekto kabineteak pentsatu du. Osoki egurrez den egoitza eraikitzen ari dira agentziako langileak, abenduan estrenatzeko. Komunak izango dira, eta erle kofoinak ere.

Arantxa Idieder bertara hubildu da Iñaki Noblia arkitektoarekin.

2019ko Azaroaren 12a

BERRIAK

Mintzalasai elkartea 2020 urteari begira

mintzalasai_elkartea_2020_urteari_begira

MP3 jaitsi

Uste baino gehiago garelako lema hautatu zuen Mintzalasai elkarteak, azpimarratzeko BAB eskualdean, 15.000 aukera badirela euskaraz hitzegiteko egunero.

Baiona Biarritze Angelu, 15.000 euskal hiztun edo elebidun hartzaile badira, bainan eremu berezia da, eta euskararen presentzia indartzeko erronka egunerokoa da. Biltzar nagusia eginen du elkarteak ostegun huntan Biarritzen 18:15ean Biarritzeko elkarteen etxean. Eta laguntzaileen aperitifa azaroaren 8an Lurraman 18:30tan Eki standaren aitzinean.

Arantxa Idieder mintzatu da Viviane Ithursarryrekin.



2019ko Azaroaren 07a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016