BERRIAK

"Proiektu anbiziotsu bat da"

_proiektu_anbiziotsu_bat_da_

MP3 jaitsi

Ipar eta Hego Euskal Herriko unibertsitatetik diploma eskuratzeko aukera izango dute ikasleek, lehen aldiko aurten; Euskal ikasketak segitzen dituzten ikasle batzuek parada ukanen dute diploma bikoitza eta nazioarteakoa eskuratzeko, lehen aldia da plantan ematen dela.

Baionako fakultatean ere sartzea egin dute, joan den ostiralean egun berezi bat antolatua zuten Baionako kanpusean ikasle berrien arteko harremanak pizteko eta gunea hobeto ezagutzeko.

Baliatu gira egun hortaz Ur Apalategirekin mintzatzeko, Euskal ikasketen lizentzien arduradun pedagodikoa da.


2023ko Irailaren 05a

BERRIAK

Senpereko Kattalin Elizalde kolegioa prest asteleheneko sartzearentzat

senpereko_kattalin_elizalde_kolegioa_prest_asteleheneko_sartzearentzat

MP3 jaitsi

Eskolen sartze handia izanen dute ikasle gehienek heldu den astelehenean, baina beharbada pixkabat bereziagoa izanen da Senpereko Kattalin Elizalde Kolegiora sartuko direnentzat.

Duela ez hain aspaldi pentzea baizik ez zen lekuan, Seaskak, bere kolegio berria zutitu du uda honetan. Lehen bisita bat egina zuen Olatz Idoatek joan den ekainean, eta berriz bertaratu da.

2023ko Irailaren 01a

BERRIAK

Larunbateko kontzertua aitzina, Jon Itçainarekin hizketan

larunbateko_kontzertua_aitzina_jon_itcainarekin_hizketan

MP3 jaitsi

Jon Itçaina itsasuar musikari eta kantaria aste honetan Hostokadaren gomita izan dugu. Euskal kantua uztartzen die latino-amerikar doinueri.

Larunbatean Baionako Luna Negra kabaretean ariko da, irailaren 2an gaueko 8.30tan.

Panpi Mercapide berekin mintzatu da, bere ibilbide musikalaz, bere ondoan izan dituen gitarristez, eta larunbatean berekin izango den Xabi Albisturrez ere.

2023ko Irailaren 01a

BERRIAK

Urruñako bestak irailaren lehen egunetik hasita, 6 egunez

urrunako_bestak_irailaren_lehen_egunetik_hasita_6_egunez

MP3 jaitsi

Urruñako bestak ostiral honetan hasiko dira, eskola sartzearen aitzineko asteburuan, ondoko asteazkenean bururatzeko. Aste honetan, azken prestaketak egiten harrapatu ditugu komiteko kideak.

Olatz Idoate haien gana joan da eta Amaia Mixelena kidearekin solastatu da.

2023ko Agorrilaren 29a

BERRIAK

Flore-Elise Capelier-Mourguy pianojolearen ezagutza egin dugu

flore_elise_capelier_mourguy_pianojolearen_ezagutza_egin_dugu

MP3 jaitsi

Uda honetako Hostokaden artean Flore-Elise Capelier-Mourguy pianojolea ezagutzeko parada izan dugu. 28 urte ditu, eta Parisen bizi da azken urteetan.

5 urtetan hasi zen tleka zuri eta beltzak sakatzen, eta gaur egun pianoa joz eta irakatsiz bizi da, Flore-Elise Capelier-Mourguy. Ihintza Arrietak hitz egin du berekin.

2023ko Agorrilaren 28a

BERRIAK

Punpa berri bat Arbonako Bil Tokirentzat

punpa_berri_bat_arbonako_bil_tokirentzat

MP3 jaitsi

Udako Hostokaden artean, Arbonako Bil Toki trinkete erdiaren bisita izan genuen, Lapurdiko herri ttiki honen elementu garrantzitsu bat baita.

Joko Berri modalitatean joka daiteke, baina baita arbonarrak biltzen dituen ostatua da ere orain. Berriki Jon Tapie bilakatu da kudeatzaile berria, eta Olatz Idoaterekin egin dute gunearen bisita.

2023ko Agorrilaren 28a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016