BERRIAK

Zorionak Danborradari

Zorionak_Danborradari

MP3 jaitsi

Hazparneko besten kari, Danborradak bere urte betetzea ospatuko du ekainaren 25ean besta bat antolatuz.
Aintzin aste osoan Choribit erakustokian argazki erakusketa bat ideki dute besten denboran. Larunbata arte, goizeko 10-12 eta arratsaldez 3-6etarat.
Xabi Larre danbarradako kideak erran dauku zonbatgarren urte betetzea ospatu duten.

2017ko Ekainaren 22a

BERRIAK

Txoriaren bidaiak

Txoriaren_bidaiak

MP3 jaitsi

Xabi Soubelet.ren zuzendaritzapean, Donibane Lohitzuneko 16 elkarte eta orohar 300 bat lagunek taularatuko dute “Txoria badator, txoria badoa, gernika 80” izeneko ikusgarria.
Ekainaren 22an Donibaneko besten karietara. Gaueko 9etan Ducontenia parkea, euria balitz Jai Alaiean.
Kantua, musika, dantza, arte plastiko edo antzerkiaren bidez, Gernikako bonbardaketaren inguruan egin lana dute erakutsiko.
Xabi Soubelet.ek Maia Muruagari erran dio nola abiatu duen proiektu hau.

2017ko Ekainaren 22a

BERRIAK

Errefuxiatuak Etcharryren begitik

Errefuxiatuak_Etcharryren_begitik

MP3 jaitsi

Etcharry formakuntza zentroko 7 ikasleek, joan den azarotik landu duten proiektua aurkeztuko dute astearte gau huntan Baionako Polo Beyriseko MVC-an, 7ak 30tarik goiti.
Errefuxiatuen gaia hautatu dute. Haize Arribillaga ikasleak gehio erranen dauku. Zoin formakuntza segitzen duen erraiten digu.

2017ko Ekainaren 20a

BERRIAK

Errugbian: Denboraldia bukatua Hendaiarentzat

Errugbian:_Denboraldia_bukatua_Hendaiarentzat

MP3 jaitsi

Battitt Chaudière, Hendaiako jokolaria entzunen dugu. Eta pilotako emaitza guztiak.

2017ko Ekainaren 19a

BERRIAK

Eguzkipean euskara ikasi

Eguzkipean_euskara_ikasi

MP3 jaitsi

Aek-k uda huntan ere proposatuko ditu euskara ikasteko ikastaldiak.
Kanpo ikastaldiak, Baionan eta Hazparnen, eta barnategia Urepelen 2 aldiz. Xiberotarra ikasten ahalko da ere Mendikotan.
Xehetasunak emaiten dauzkigu Aek-ko Graxi Hirigaraiek. Lehenik, ez dela aldaketa haundirik beste urteer konparatuz, formula onak atxikitzen direla.

2017ko Ekainaren 16a

BERRIAK

Telesforo azken aldiko Bogart

Telesforo_azken_aldiko_Bogart

MP3 jaitsi

Iduzkilore taldeak aurten eman duen 3. Antzezlana : Telesforo ez da Bogart ikusteko azken paradak dira.
Igandean 18an Azkainen ikusten ahalko da.
Peio Berrokohirigoin " Bixoko "rekin solastatu da Panpi.
Zonbat aldiz eman duten orain arte erran digu.

2017ko Ekainaren 15a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016