BERRIAK

Eraikin bat estrenatuko dute Etxepare lizeoan

eraikin_bat_estrenatuko_dute_etxepare_lizeoan

MP3 jaitsi

Kattin Bergara Etxepare lizeoko lehendakariarekin mintzatu da Kriztof Arotzarena.

2019ko Irailaren 27a

BERRIAK

Irakurle talde bat, talde terapia bezala ikusten ahal litaikena

irakurle_talde_bat_talde_terapia_bezala_ikusten_ahal_litaikena

MP3 jaitsi

Laida Agerretxe Colina Psikologoa-rekin harremanetan sartzen ahal zarete: 06.51.82.29.68.

Arantxa Idieder mintzatu da Laida Agerretxe-Colinarekin.

2019ko Irailaren 26a

BERRIAK

Epaiskan sartzeko parada astearte honetan

epaiskan_sartzeko_parada_astearte_honetan

MP3 jaitsi

Ideia da parada eskaintzea elkartean sartzu nahi duenari, taldearen funtzionatzeko manera zoin den ezagutzea, giro goxoan.

Arantxa Idieder Epaiskako kide diren Txomin Urriza Luro eta Maindi Murua Berrarekin egon da.

2019ko Irailaren 23a

BERRIAK

Bidarten udazkeneko bestak abiatu dira

bidarten_udazkeneko_bestak_abiatu_dira

MP3 jaitsi

Ostirale arrats honetan idekitze ofiziala 8etan.

Egitaraua aipatu digu Naia Leconte besta komiteko kideak:

https://www.facebook.com/bidartenea

2019ko Irailaren 20a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016