BERRIAK

Bertsoa jalgi hadi plazara

Bertsoa_jalgi_hadi_plazara

MP3 jaitsi

Biriatuko ikastola berriak, 2. Aldiz antolatzen du Bertsoak Plazan ekitaldia maiatzaren 21ean. Berina batetik, plaza ixkinetik, bertsolariek elgarri erantzuten dute. Aurten ere afitxa ederra antolatu dute.
Ttittof Haramboure ikastolako burrasoak aipatzen dauku hitz ordua Koldo Nausiaren galdereri erantzunez :

2017ko Maiatzaren 18a

BERRIAK

B.O. ez da igoko

B.O._ez_da_igoko

MP3 jaitsi

Astero bezala kirola guztien emaitzak, Battitt Crouspeyrekin

2017ko Maiatzaren 16a

BERRIAK

Hego Lapurdin tailerrak euskaraz

Hego_Lapurdin_tailerrak_euskaraz

MP3 jaitsi

Hego Lapurdi Lurralde Eremuak, heldu den ikasturteko euskarazko Eskolaldi Inguruko Jardueren parte bat finantzatzea proposatzen du.
Proiektu deialdi bat zabaltzen dute euskarazko jarduerak proposatu nahi dituzten egituren zerrendatzeko.
Euskara Saileko zerbitzu buruak, Silbi Chenalek, erraiten dauku nola hasi ziren animazio hauek :

2017ko Maiatzaren 16a

BERRIAK

Itsasu margotu

Itsasu_margotu

MP3 jaitsi

Itsasun aste buru huntan pastelak, ixopak edo margoak ateratuko dira, marrazki eta tindu lehiaketa izanen baita, maiatzaren 13 eta 14ean.
Fabienne Larronde, Herriko etxeko Hirigintza, Kultura eta Komunikazio arduradunak aurkezten dauku ekitaldia:

2017ko Maiatzaren 12a

BERRIAK

Elepika 17 !

Elepika_17_!

MP3 jaitsi

Errobiko mediateken euskarazko festibala, ELEPIKA, bigarren aldiko iraganen da liburutegi eta mediateketan. Aurten ere Itsasu, Kanbo eta Uztaritzen antolatu dira hainbat ekitaldi ; kontzertuak, ikusgarri dantza eta tailerrak.Maiatzaren 10etik 20erat. Aste batez euskaraz bizitzeko aukera.

2017ko Maiatzaren 12a

BERRIAK

Tailerrak ere adinekoentzat

Tailerrak_ere_adinekoentzat

MP3 jaitsi

Hiriburuko CCAS edo GEUZ (Gizarte Ekintzarako Udal Zerbitzua) egiturak tailer desberdinak antolatuko ditu xaharrentzat. Egiturak indar haundia egiten du euskara sartzeko, bere dokumentuetan eta harreran.
Hiriburuko GEUZeko zuzendariak, Nicolas Elissaldek xehetasunak emaiten dauzkigu :

2017ko Maiatzaren 11a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016