BERRIAK

Joseba Tapia Hazparnen

Joseba_Tapia_Hazparnen

MP3 jaitsi

Joseba Tapia izanen da Hazparneko Ttattolan ostirale gauean 10etarik goiti Korrika kulturala kari.
Besamotzak taldea formatu duela bere kantuen bertsioen egiteko erran dauku :

2017ko Martxoaren 31a

BERRIAK

Su ta Garagar

Su_ta_Garagar

MP3 jaitsi

Angeluko " Halle Aux Bieres " garagardotegian, ostirale arratsean, martxoaren 31an,gaualdi bat antolatua da Su Ta Gar taldearen bertsio akustikoekin.
Korrika kulturala kari, lan bat galdegin da Maialen Alfaro eta Benoit Cabanel, Xabi Bizkai eta Ergela taldeeri.
Eñaut Alfaro antolatzaileak erraiten daukun bezala, ez da atzoko ideia :

2017ko Martxoaren 30a

BERRIAK

19. aldikotz hitza olerkarieri

19._aldikotz_hitza_olerkarieri

MP3 jaitsi

19. Hatsaren Poesia eguna, Senpereko Larraldean, Apirilaren 2 an iraganen da. Egunaren inguruan, Maia Muruaga mintzatu da Auxtin Zamorarekin. Aurkezten dauku egitaraua:

2017ko Martxoaren 30a

BERRIAK

Luhusotik 8. Probintzira

Luhusotik_8._Probintzira

MP3 jaitsi

Luhusoko Poliki dantza taldeak apirilaren 1ean, " Zortzigarren Probintzia “ ikusgarria emanen du Donapaleuko St Louis gelan eta apirilaren 29an Hazparneko Mendealan.
Xania, Luxi eta Amaia dantza erakasleek aipatu daukute dantza taldea, eta lehenik zoin adinetik goiti hartzen dituzten haurrak:

2017ko Martxoaren 28a

BERRIAK

Hervé Bonebeltx Euskal Herriko txapeldun

HervA_Bonebeltx_Euskal_Herriko_txapeldun

MP3 jaitsi

Makearrak nagusitasun handiz eraman du finala, Dufour milafrangarraren kontra. Beste kirolen emaitzak ere!

2017ko Martxoaren 27a

BERRIAK

Surfa lizeoan

Surfa_lizeoan

MP3 jaitsi

Ahalmen urriko ikasleentzat surf opzio bat idekiko da heldu den irailetik goiti Baionako Largenté lizeoan.
Ez da momentuz sekulan holakorik proposatu lizeo batean. Philippe Mayte, Largenté Kolegio eta Lizeo mailako zuzendariarekin mintzatu da, Marga. Erran dako lehenik opzioa ez zela bakarrik elbarrituer zuzentzen:

2017ko Martxoaren 24a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016