BERRIAK

6000 etorkin pasa dira Baionako Pausa gunetik

6000_etorkin_pasa_dira_baionako_pausa_gunetik

MP3 jaitsi

Joan den urritik orain arte, PAUSA etxea zabaldu dutenaz geroztik, zenbat etorkin pasa den galdegin dio Kriztof Arotzarenak, Etorkinekin kolektiboko Amaia Fontang-eri.

2019ko Ekainaren 21a

BERRIAK

Aste berezia Soinubila Hazparneko musika elkartearentzat

aste_berezia_soinubila_hazparneko_musika_elkartearentzat

MP3 jaitsi

Marie Bidart koordinatzaile arduradunak erran dion bezala Panpi Mercapideri urtean zehar ere ateraldi proposamen ainitz izan dira.

2019ko Ekainaren 19a

BERRIAK

Udako barnategietan euskara ikasteko izen emate garaia da

udako_barnategietan_euskara_ikasteko_izen_emate_garaia_da

MP3 jaitsi

E-mailez iparraldea@aek.eus edo aek.eus webgunearen bitartez egin daiteke. Maite Zelestinorekin mintzatu da Panpi Mercapide.

2019ko Ekainaren 18a

BERRIAK

Luhusoko mikro-haurzaindegitik zuzendaria kanporatua izaitea salatu dute burasoek

luhusoko_mikro_haurzaindegitik_zuzendaria_kanporatua_izaitea_salatu_dute_burasoek

MP3 jaitsi

Duela kasik 2 urte sortu Luhusoko mikro-haurzaindegian, elkartearen kudeatzaile eta zuzendariaren artean giro txarra plantatu da.

Familiar estruktura bat sortu zuten. Alta ilobak, elkarteko lehendakariak, bere ttantta zuzendaria kanporatu du "À‚ huts larriakÀ‚ " leporatuz. Geroztik burasoek galdegiten dute Veronique Goenaga berriz etor dadin lan egiterat. Elkartea sortu zenetik Biltzar Nagusirik ez zen sekulan izan. Duela guti desmartxak hasi dituzte elkartean administrazaileak sartzeko gisan.

2019ko Ekainaren 18a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016