BERRIAK

"30 urte preso, egun bat gehiagorik ez! Ion, Jakes, Xistor eta Unai Etxerat!", Apirilaren 13-an mobilizazioa.

_30_urte_preso_egun_bat_gehiagorik_ez_ion_jakes_xistor_eta_unai_etxerat_apirilaren_13_an_mobilizazioa_

MP3 jaitsi

10 elgarretaratze antolatu ditu bagoaz kolektiboak, Baiona eta Donibane Lohitzuneren artean, goizeko 11 ontatik eguerdi arte larunbat huntan. Garbiñe Eraso Bagoaz-eko kideak 4 euskal presoen berri eman dio Kriztof Arotzarenari

2019ko Apirilaren 12a

BERRIAK

Ainhoan, mendiko bizikletaz eta oinezko ibilaldiak igandean

ainhoan_mendiko_bizikletaz_eta_oinezko_ibilaldiak_igandean

MP3 jaitsi

Oinez 13 edo 24 kilometro, eta Lur Orotako Bizikletez berdin, gei 35 eta 45 kilometroko ibilbideak.

Ainhoa animazio taldeko Robert Zalduak Panpiri orroitarazi dio nola hasi zen animazio hori:

Izen emaiteko ainhoaanimations@gmail.com edo 06 81 76 70 60erat deituz. Euro 1 parte hartzaileka joanen da, haur erier laguntza emaiten duen "Les poneys de Manon" elkarteari.

2019ko Apirilaren 10a

BERRIAK

Unai Zubeldiak "euskara" ikas materiala aipatuko digu

unai_zubeldiak_euskara_ikas_materiala_aipatuko_digu

MP3 jaitsi

Unai Zubeldia Ikas pedagogia zerbitzuko Lehen mailako proiektu arduraduna

2019ko Apirilaren 09a

BERRIAK

"AztiHitzA, Xahoren BioGrafikoa" Asiskoren nobela grafiko berria

_aztihitza_xahoren_biografikoa_asiskoren_nobela_grafiko_berria

MP3 jaitsi

Agosti Xahori bere maneran egin omenaldia Panpiri aipatu dio Asiskok.



2019ko Apirilaren 04a

BERRIAK

Arte artisauak Kanbon aste ondarrean

arte_artisauak_kanbon_aste_ondarrean

MP3 jaitsi

Artegintza ofizioen ezagutzeko asteburua izanen da, apirilaren 5etik 7rat Kanbon.

Karaban'art Kanboko artista kolektiboak hitzordu hau luzatzen du aurten ere. Nathalie Gonzalesekin egon da Panpi Mercapide.

Facebook

2019ko Apirilaren 03a

BERRIAK

Bertso bazkaria, mugaren bi aldetan baita Euskal Herria

bertso_bazkaria_mugaren_bi_aldetan_baita_euskal_herria

MP3 jaitsi

"Mugaren bi aldetan baita Euskal Herria" izendatu dute ekitaldia. Jon Azkarraga antolatzailearekin mintzatu da Arantxa Idieder.

2019ko Apirilaren 03a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016