BERRIAK

Herri Urratsen jantziak salgai Kanbon

herri_urratsen_jantziak_salgai_kanbon

MP3 jaitsi

Herri Urratseko Ihintza Bidartekin egon da Panpi Mercapide.

2019ko Martxoaren 29a

BERRIAK

Audio-liburuak grabatzeko euskaldunak bilatzen dituzte

audio_liburuak_grabatzeko_euskaldunak_bilatzen_dituzte

MP3 jaitsi

900 bat liburu badira frantsesez grabaturik, eta 100 bat euskaraz. Hain xuxen boz emaile euskaldunak xekatzen dituzte. Hauetarik dira Maialen Bidegain Aire eta Eric Traonmilin. Maialenek, nola hasi zen erran dio Panpi Mercapideri.

2019ko Martxoaren 28a

BERRIAK

Capoeira ikastaldirako zure izena eman

capoeira_ikastaldirako_zure_izena_eman

MP3 jaitsi

Izena emateko deitu: 06.07.52.40.38. zenbakira.

-- http://www.abolicao-capoeira-pays-basque.fr --

2019ko Martxoaren 28a

BERRIAK

Bidai Kanta abesbatzak kantariak bilatzen ditu

bidai_kanta_abesbatzak_kantariak_bilatzen_ditu

MP3 jaitsi

Heraitze auzoan errepikatzen dute ostegun guziz, nazioarteko kantu eta euskal kantuak koruan lantzen dituzte, kontserbatorioko erakasle bat dutelarik zuzendari. Gizon eta emazte kanatrien bilda dira.

Arantxa Idieder mintzatu da, abesbatzako kide den Dani Duhalderekin hitzegin du.

2019ko Martxoaren 22a

BERRIAK

Haur literatura sustatzen duen festibala

haur_literatura_sustatzen_duen_festibala

MP3 jaitsi

San izpiritu auzoan kokatua da lokala, eta laster ZUPera mugituko dira. Urtean zehar, eskoletan lan egiten dute, bidaiako jendeekin, edo familien etxetan, literatura, haurrei idekitzeko helburuarekin.

Ana Imaz Libre Plume elkarteko animatzailearekin hitzegin du Panpi Mercapidek.


--- Xehetasunak hemen https://www.facebook.com/petitbouquinville ---

2019ko Martxoaren 21a

BERRIAK

Lapurdi 1609 elkarteak aurten 10 urte

lapurdi_1609_elkarteak_aurten_10_urte

MP3 jaitsi

Elixabet Andueza elkarteko kideak aipatuko dauzkigu ekitaldi hauek, bainan lehenikPanpi Mercapiderekin elkartearen izenaren jatorria aipatu dute.

2019ko Martxoaren 20a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016