BERRIAK

Frankismoaren ondorioak emazteentzat

frankismoaren_ondorioak_emazteentzat

MP3 jaitsi

À¢Â€ÂœNeskatoakÀ¢Â€Â dokumentala Lekornen ikusten ahalko da martxoaren 8an. Baigura ikastolak proposatzen du proiekzioa Lekorneko herriko gelan, Jon Abril Olaetxearen dokumentala. Frankismo garaian, muga pasatzea behartuak izan ziren emazteei buruzko dokumentala da, lan egitera joan zirenen lekukotasunak bildu ditu egileak.

Jon Abrilekin mintzatu da Arantxa Idieder.

2019ko Martxoaren 05a

BERRIAK

Bastidako ohitura pagano bat oinarri 5 kantarien proiektuarentzat

bastidako_ohitura_pagano_bat_oinarri_5_kantarien_proiektuarentzat

MP3 jaitsi

Miresgarriak deitzen da Clarenza elkarteak bultzatu duen boskotearen taldea. Bastidako Clarenza kaperan, garai batean herritarrek zuten ohitura pagano bat gogora ekarri nahi dute, bost emazte kantariren bitartez. Kortsikar bat, jazz kantari bat edota kurdo bat dira taldean eta tartean kantu ikastaldi batzu proposatzen dituzte.

Maite Garra elkarteko kidearekin mintzatu da Arantxa Idieder.

2019ko Martxoaren 01a

BERRIAK

10 kilometro Integrazio Batzordearen alde

10_kilometro_integrazio_batzordearen_alde

MP3 jaitsi

Emazteeri zuzendua zaien lehen lasterkaldietariko bat izan zen À¢Â€ÂœItsas Laminen KorrikaÀ¢Â€Â. Angeluko Kimua ikastolak antolatzen du martxoaren 8a oinarritzat hartuz. Parte hartzaileek ematen duten diru guztia Integrazio Batzordea elkarteari ematen dute, ahalmen urritasun bat duten haurrak eskolatzen laguntzeko.

Antolaketan den Yvonne Pochelurekin egon da Panpi Mercapide.

2019ko Otsailaren 26a

BERRIAK

Euskararen hilabetea kantuz bukatzeko

euskararen_hilabetea_kantuz_bukatzeko

MP3 jaitsi

Zizpa kantuz II, larunbatean izango da Baionako gaztetxean. Euskararen hilabetea antolatu dute gazteek, eta bukatzeko, martxoaren lehen egunetan jo dute. Mattin Lerissa, Pantxix Bidart, Aire Ahizpak edota Aguxtin Alkhaten izenak agertzen dira larunbateko afixan.

Arantxa Idiederrek hitzegin du gaztetxeko Marilou Lapeyradekin.

2019ko Otsailaren 26a

BERRIAK

Brokoa, 19. mendeko bizkaitar txalupa baten kopia

brokoa_19_mendeko_bizkaitar_txalupa_baten_kopia

MP3 jaitsi

Itsas Begia elkarteak, bere misioetan duen euskal itsas ondarearen kontzerbazioaren kari, xantier parte hartzaile bat abiatu du Azkainen. À¢Â€ÂœBrokoaÀ¢Â€Â txalupa zaharberritu zuten duela zonbait urte, eta gaur egun berriz freskatu nahi dute.

Christian Ondicola itsas maiasturu eta animatzaileak Panpi Mercapideri aurkeztu dio À¢Â€ÂœBrokoaÀ¢Â€Â bela-ontzia.

2019ko Otsailaren 20a

BERRIAK

"Zatozte nunbrean burusoil eta ez burusoil"

_zatozte_nunbrean_burusoil_eta_ez_burusoil_

MP3 jaitsi

Arberoako ikastolak bertso afari bat antolatzen du larunbat gauean otsailaren 23an. Amets Arzallus eta Andoni Egaña bertsulariak gomitatu dituzte aurten, Donamartiriko gela beroan.

Antolaketako Ortzi Idoaterekin hitzegin du Panpi Mercapidek.

2019ko Otsailaren 18a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016