BERRIAK

Euskararen hilabetea ihauteriekin abiaten dute Baionan

euskararen_hilabetea_ihauteriekin_abiaten_dute_baionan

MP3 jaitsi

"Txapa soinean, ibili Baionan" lema izaiten ahal litaike hilabete honetan Lapurdiko hiriburuan. Bederatzi ekitaldi proposatzen dituzte martxoaren 2a arte.

Baionako Zizpa gaztetxeak antolatu egitaraua aipatu dugu Unai Ttikirekin. Lehenik Panpi Mercapideri erran dio zoin ziren ekitaldiaren helburuak.

2019ko Otsailaren 07a

BERRIAK

Zuraideko etxalde batek Urrezko Eskalapoia ukan du

zuraideko_etxalde_batek_urrezko_eskalapoia_ukan_du

MP3 jaitsi

Akitaniako Behi Blonda saileko Urrezko eskalapoi saria ukan du Zuraideko Jean Pierre Uharriz-en Ordotzgoitia etxaldeak. Frantziako mailako sari hau azken bost urtetan, 25 behi ahatsedunekin ukan dituen emaitza onen ondorioa da.

Behi hazkuntzaz gain, 300 ardi buru gorri esnadun hazten dituzte, 40 hektarako eremuan. Familia ikustera joan da Laurentx Etxegoin.

2019ko Otsailaren 07a

BERRIAK

Kanboko ikastolaren aldeko gaua gaztetxean

kanboko_ikastolaren_aldeko_gaua_gaztetxean

MP3 jaitsi

Xutik, If Renaud Was A Punk eta DJ Balpores ikusten ahalko dira otsailaren 8an, ostiralez Kanboko gaztetxean. Errobi ikastolak antolatu kontzertuan izanen den Xutik taldeari interesatuko gira, bateriajolea eta kantaria den Ortzi Hegoasekin.

Panpi Mercapidek ohartarazi dio haien diskoen ateratzeko erritmoa segitzen baldin bada, laster behar luketela disko bat ateratu.

2019ko Otsailaren 06a

BERRIAK

Jaka Horien hamabigarren mobilizaziotik lekukotasuna

jaka_horien_hamabigarren_mobilizaziotik_lekukotasuna

MP3 jaitsi

Baionan, larunbat gauean Jaka Horiek antolatu gaueko ibilaldia arrakastatsua izan zen. Ehunka jende bildu da hamabigarren mobilizazio egunean. Landesetatik eta Biarnotik ere hurbildu dira jaka horiak. Karriketan barna ibili dira, ahal bezain bat arrabots eginez. Gauean zehar banketxe edo asegurantza batzuen berinak hautsi dituzte, eta frantses lehendakariaren kontrako grafitiak ere egin. 5 atxiloketa izan dira.

Bere burua bortizkeriarik gabeko mugimenduko kide gisa aurkezten duen Jean Louis-rekin egon da besteak beste Panpi Mercapide.

2019ko Otsailaren 05a

BERRIAK

Uztaritzeko herriko etxearen agintzak 2019ari begira

uztaritzeko_herriko_etxearen_agintzak_2019ari_begira

MP3 jaitsi

PLUa bukatu, haunditze obrak eskola publikoetan, edota herriko etxeko bulegoak Lapurdiko zentrora ekarri. Huna besteak beste, Uztaritzeko herriko etxeko proiektu nagusiak, 2019 urterako.

Bruno Carrère auzapezarekin mintzatu du Kriztof Arotzarena.

2019ko Otsailaren 05a

BERRIAK

Itsasu eta Etxauribar senidetzearen bidean

itsasu_eta_etxauribar_senidetzearen_bidean

MP3 jaitsi

Itsasuko herriak azken urte hauetan gogoetatzen du Nafarroako Etxauribarrekin senidetzea. Pundu amankomun ainitz badituztela uste dute: gerezia, pilota, dantza edo auto xaharretaz interesatzen diren elkarteak.
Hortarako herriko elkarte eta biztanleak gomitatzen dituzte informazio bilkura batetarat, otsailaren 8an, gaueko 8etan Sanoki gelarat.

Panpi Mercapide mintzatu da Jean Paul Iturburua hautetsiarekin.

2019ko Otsailaren 04a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016