BERRIAK

Eleka, lizeoaren eta kolegioaren alde

eleka_lizeoaren_eta_kolegioaren_alde

MP3 jaitsi

LK da aurtengo Herri Urratsen lema. Maiatzaren 12an Senpereko aintzira inguruan iraganen da. À¢Â€ÂœElekaÀ¢Â€Â mintzatzea bezala, L lizeoa eta K kolegioa bezala, eta Seaskaren 50. urte betetzea baita aurten À¢Â€ÂœLÀ¢Â€Â erromatar hizkia 50 baita. Aurtengo kantua Maddalen Arzallusek idatzi du, eta En Tol Sarmiento taldeak emaiten. Pasa den asteburuan grabatu dute Paxkal Etxepareren estudioan, Mugerren.

Herri Urratseko koordinatzailea elekatu duzu Kriztof Arotzarena.

2019ko Urtarrilaren 21a

BERRIAK

Euskara, euskaldunak eta Euskal Herriaz liburua

euskara_euskaldunak_eta_euskal_herriaz_liburua

MP3 jaitsi

Joseba Aurkenerenak 2018an lau liburu argitaratu ditu: "Urruñatik Urruñarat", "Iragana ere gaur da" mitologian oinarritu sinesmenekin, "Atso errenak dabiltz" liburu digitala, eta azkenik "Euskal Herria beti" lana Zortziko argitaletxearekin.

Panpi Mercapiderekin aipatu dute, azken liburu hau.

2019ko Urtarrilaren 18a

BERRIAK

Ziburuko bestak bi asteburuz bizitzeko ordua etorri da

ziburuko_bestak_bi_asteburuz_bizitzeko_ordua_etorri_da

MP3 jaitsi

Bi asteburuz iraganen dira Ziburuko Bixintxoak, ostiral honetan hasirik, urtarrilaren 27a arte, herriko bestak lehertuko dira.

Besta komiteko lehendakari den Jojo Aranbururekin mintzatu da Panpi Mercapide.

2019ko Urtarrilaren 17a

BERRIAK

Ipuinak sortzeko tailerra denentzat

ipuinak_sortzeko_tailerra_denentzat

MP3 jaitsi

Kanboko Mediatekan, Euskarazko ipuinak sortzeko tailer ziklo bat proposatuko du Joseba Martin Ayalak. Urririk, 16 urtetik goiti duteneri zuzendua da. Lehen hitzordua urtarrilaren 19an larunbat goizean 10.30tan Kanbon izango da.

Josebarekin hitzegin du Panpi Mercapidek, eta bere iduriko ipuinak denentzat dira, nahiz eta hiztegia aldatzen den publikoaren arabera.

2019ko Urtarrilaren 16a

BERRIAK

Mendiko ibilaldiak taldean egiteko gisan

mendiko_ibilaldiak_taldean_egiteko_gisan

MP3 jaitsi

Makila Sports Nature kirol elkartea Larresoron kokatua da. Ateraldi eta aktibitate desberdinak proposatzen dituzte edozoin adineko mendizaleeri.

Bainan ateraldi kulturalak ere proposatzen dituzte, Baztanen laster adibidez Dolores Redondoren eleberrian oinarritu ateraldia, eta Claude Labaten mitologia errenferentziak hartuz. Arantxa idieder mintzatu da Pantxika Durruty kide berriarekin.

-- https://www.randonner-pays-basque.fr --

2019ko Urtarrilaren 16a

BERRIAK

Programa libreak erabiltzen dituen kooperatiba

programa_libreak_erabiltzen_dituen_kooperatiba

MP3 jaitsi

LDD edo Les Développement Durables, Hazparnen kokatua den kooperatiba aipatuko dugu bi sortzaileekin. Nicolas eta Sebastien Ducoulombier anaiek programa edo software libreekin lan egiten dute eta Euskal Herrian instalatu direnetik deliberatu dute euskara ikastea.

--- https://www.ldd.fr ---

2019ko Urtarrilaren 15a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016