BERRIAK

Irria garaile Sarako bertso desafioan

irria_garaile_sarako_bertso_desafioan

MP3 jaitsi

Gure Irratiak eta Urtxola jatetxeak antolatu dugun bertso desafioan, hirurogei bat pertsona ziren afaltzeko, eta saioaz gozatzeko. Gaualdi biziki goxoa eskain dute, alde batean ziren Mattin Salto taldekoek (Aitor Servier, Xumai Murua et Ellande Alfaro) eta beste aldean zen Aldatzea Komeni taldekoek (Joanes Illarregi, Xabat Illarregi eta Josu Sanjurjo Altzuri).

Nafartarrek eraman dute publikoaren bozka, desafio bukaeran. Entzun hemen "Jakintsua eta Itsua"-ren desafioan, bi taldeen arteko jokoa, helburua hemen talde bakotxeko itsuak asma dezan, jakintsuen laguntzen bitartez hitz sekretua. Hitza hemen, "Erabakitzeko Eskubidea".

2019ko Urtarrilaren 14a

BERRIAK

Urtarrilaren 11ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2019ko Urtarrilaren 11a

BERRIAK

Dieselazko ala ezantzazko auto hautaketan ezin trenkatuz

dieselazko_ala_ezantzazko_auto_hautaketan_ezin_trenkatuz

MP3 jaitsi

Azken 3 urte hauetan, auto diesel berrien salmenta azkarki ttipitu da. Partikularreri egiten zaizkien salmentetaz ari gira. Profesionalek diesela erosten segitzen baitute. Hego Euskal Herrian, 3 urtez, erdira jautsi dira salmentak, ehuneko 63tik 32rat pasatuz. Ipar Euskal Herrian, hiri guneetan bereziki, Frantziako tendentzia segitu da. 5 urtez, ehuneko 67tik 39ra apaldu dira.

Nolaz hain azkar mendratu diren dieselen salmentak azaldu dio Urruñako Mikel Frantsesena saltzaileak, Kriztof Arotzarenari.

Auto hautaketa baino, bizi molde hautua da jokoan

Robert Andueza Uztaritzeko saltzailearen ikusmoldea bildu du Kriztof Arotzarenak

MP3 jaitsi

2019ko Urtarrilaren 10a

BERRIAK

"Euskara, hura gabe ez gara"

_euskara_hura_gabe_ez_gara_

MP3 jaitsi

Urtarrilaren 10ean, gaueko 7.30tan, Hazparneko Eihartzea kultur Etxean, Pako Aristi idazle-kazetariaren mintzaldia izanen da: "Euskara, hura gabe ez gara" titulutik abiatuta.

Ezkia, Baigura, Arberua ikastolek, Ttattola eta Aek-k antolatu Artetik Erteko deitu mintzaldi zikloaren baitan sartzen da. Pako Aristirekin mintzatu da Panpi Mercapide.

2019ko Urtarrilaren 10a

BERRIAK

Musik'Haria taula gainean

musik_haria_taula_gainean

MP3 jaitsi

Naia Robles-Aranguiz kantariak, Agorila disketxearekin "MusikÀ¢Â€Â™Haria" izeneko lana aurkeztuko du taula gainean igandean Senpereko Larreko gela arratsaldeko 5etan izanen da. Sartzea 12 Eurotan, xehetasunak www.larreko.fr webgunean dituzue.

Maia Muruagak hitzegin du musikariarekin.

2019ko Urtarrilaren 09a

BERRIAK

Iluma eta Xutik taldeak elgarrekin larunbatean

iluma_eta_xutik_taldeak_elgarrekin_larunbatean

MP3 jaitsi

Rockin Beskoitze, urte hastapeneko hitzordua antolatzen du Bixintxo elkarteak. Eguberriko kantaldiaren ondotik pasa den abenduan, beste giro bat sortu nahi du elkarteak, Beskoitzeko gela berrian.

Xutik eta Iluma taldea gomitatzen dituzte. Arantxa Idieder zurekin dituzu, Iluma talde gaztearen bi kide.

2019ko Urtarrilaren 08a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016