BERRIAK

'Atxik Mathieu' elkartearen aldeko krosean izan gira

_atxik_mathieu_elkartearen_aldeko_krosean_izan_gira

MP3 jaitsi

Joan den ostiralean, Kanboko San Mixel kolegiokoek elkartasun Cross bat antolatua zuten À¢Â€ÂœAtxik MathieuÀ¢Â€Â elkartearen alde. 4700À¢Â‚¬ bildu dituzte ekitaldi huni esker.

Mathieu Larzabal, duela 2 urte istripu baten ondotik elbarritua gelditu zen. Bera ere San Mixel kolegioan zen ikasle. Panpi Mercapide ibili da bere mikroarekin: lasterkari, Mathieu bera eta Pantxo Etchegaray kirol hezitzailearen mintzarazteko.

2018ko Azaroaren 28a

BERRIAK

Wolfram sindromoaren ikerketa laguntzeko Martinikan korrika, bizikletan eta kanoan

wolfram_sindromoaren_ikerketa_laguntzeko_martinikan_korrika_bizikletan_eta_kanoan

MP3 jaitsi

Martinikan astezkenetik goiti hasiko den 4 eguneko "Raid des Alizés" kirol abentura solidarioan parte hartuko dute hiru lapurtarrek.
75 emazte hirukote hegaldatu dira asteartean. Pantxika Gaicotchea, Marie Eugenie Hernandez eta Emilie Leizagoyen dira "Hiru neskak" taldekoak.

Emilie Leizagoyenek azpimirratu dio Panpi Mercapideri, ez direla oporrak.
https://www.facebook.com/pages/category/Sports-Event/Hiru-Neskak-au-Raid-des-Aliz%C3%A9s-155846231930562/

2018ko Azaroaren 27a

BERRIAK

Txokolatea gaurko gomita nagusia Uztaritzen

txokolatea_gaurko_gomita_nagusia_uztaritzen

MP3 jaitsi

UztaHitzan ekitaldia kari, astearte arratsalde honetan Uztaritzen Ikas-en egoitzan, txokolatearen inguruko gaualdia antolatu dute.

Tolosako, Rafa Gorrotxategiren dokumentala ikusten ahalko da, eta txokolate ona jastatu. Aines Dufau Ikas-eko zuzendariak gehiago erran dio Panpi Mercapideri.

2018ko Azaroaren 27a

BERRIAK

100 musikari 1000 ikusle loriatuen aurrean

100_musikari_1000_ikusle_loriatuen_aurrean

MP3 jaitsi

Milako bat jende bildu dira Baionako Lauga gelan larunbatean, ESKER1000 kontzertuaren ikusteko. 2019rako mila kantari eta musikariren biltzeko xedea dute, euskal rockaren omentzeko.

Larunbatean, lehen etapa ederki bururatu da. Niko Etxarten À¢Â€ÂœEuskal RockÀ¢Â€Â™n rollÀ¢Â€Â kantua, 100 artistek zuzenean eman baitute. Balentria teknikoa aitzin, Kriztof Arotzarena mintzatu zen lehenik, 3 parte hartzaileekin arratsaldean zehar. Erreportai huntan ere Niko Etxarten lekukotasuna entzunen dugu, kantua zuzenean eman ondotik.

Ondotik, Urtz, Zarama, Gatibu edota Akelarreko kantariek ere abesti ezagunak eman dituzte. Publikoa loriatu da horiek berriz entzunik.

2018ko Azaroaren 27a

BERRIAK

Jendeak irakurketa antzeztuaren azken emanaldia emanen dute

jendeak_irakurketa_antzeztuaren_azken_emanaldia_emanen_dute

MP3 jaitsi

Daniel Landartek idatzi: 'JendeakÀ¢Â€Â™ irakurketa antzeztuaren azken emanaldia, Leku Eder jatetxean izanen da Arruntzan abenduaren 2an arratsaldeko 5etan.

Ildoka deitu antzerki taldea sortu zen karia hortara. Peio Bixoko eta Bernadette Luro antzerkilariek, aipatu daukute urte batez eman duten antzezlana.

2018ko Azaroaren 26a

BERRIAK

Azaroaren 23ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2018ko Azaroaren 23a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016