BERRIAK

9 hitzordu UztaHitzan egunetan

9_hitzordu_uztahitzan_egunetan

MP3 jaitsi

Euskaraldiarekin batean antolatzen diren ekitaldi ainitzen artean, UztaHitzan hasiko da Uztaritzen azaroaren 23an, abenduaren 2a arte, euskarazko animazio ezberdinak proposatuz.

Panpi Mercapide mintzatu zira herriko etxeko antolatzaile batekin, Mixel Sarratia.

2018ko Azaroaren 21a

BERRIAK

Azaroaren 20ko Sarako berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak.

2018ko Azaroaren 20a

BERRIAK

San Martingo besten garaia etorri da Larresoron

san_martingo_besten_garaia_etorri_da_larresoron

MP3 jaitsi

Larresoroko bestak, garai batez San Martinez ospatzen ziren, orain beste herri ainitzetan bezala udarat aitzinatu dira. Ote Lore elkartea ohitura zaharra berpizten saiatzen da, animazio desberdinak proposatuz.

Arantxa Hirigoyen elkarteko kidearekin egon da Panpi Mercapide.

2018ko Azaroaren 20a

BERRIAK

Pauline & Juliette ostiralean Baionan izanen dira

pauline_juliette_ostiralean_baionan_izanen_dira

MP3 jaitsi

Azaroaren 23an, Pauline eta Juliettek beren talde berrituarekin aurtengo biraren azken kontzertua emanen dute Baionako antzokian. Lehen partean gaueko 9etan Haurrock taldekoak izanen dira.

Panpi Mercapide mintzatu da Agorila disketxeko Jon Itzainarekin, kantuz ere ari dena Pauline eta Julietten azken kantuan.

2018ko Azaroaren 19a

BERRIAK

Artetik Erteko mintzaldi zikloa gaur hasten da

artetik_erteko_mintzaldi_zikloa_gaur_hasten_da

MP3 jaitsi

Baigura, Arberua eta Hazparneko Ezkia ikastolek antolatzen dute mintzaldi ziklo berri bat, hiru ostegunez gaueko 7.30tan.
Lehena azaroaren 15 honetan, Donamartirin, Anne Marie Lagardekin: À¢Â€ÂœAmaren eskubidea eta emazteen egoera euskal gizarte zaharreanÀ¢Â€Â izendatu tesia aurkeztuko du.

Jerome Etchebarne antolatzailearekin hitzegin du Panpi Mercapidek.

2018ko Azaroaren 15a

BERRIAK

Koloreen kontzertua, musika eta tindua uztartuz

koloreen_kontzertua_musika_eta_tindua_uztartuz

MP3 jaitsi

Hazparnen margolaritza erakusketa bat estrenatuko dute ostiralean, eta azaroaren 25a arte ikusgai izanen da. Hogeita hamabost bat artisten lanak ikusten ahalko dira, Eihartzea, Mediateka eta Choribit gelaren artean itzulikatuko direnak.
"Koloreen kontzertua" deitu erakusketa azaroaren 16an idekiko dute publikoari arratsaldeko 6etarik goiti. Eihartzea kultur etxean 7etan izanen da Soinubila musika eskolako ikaslen kontzertu labur bat.

Eskolako koordinatzaile-arduraduna den Marie Hirigoyhen-ek gehiago erran dauku.

2018ko Azaroaren 15a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016