BERRIAK

Elikaduraz ikasteko jokoari esker

elikaduraz_ikasteko_jokoari_esker

MP3 jaitsi

Sarde Sardexka elkarteak, azaroaren 23an Ezpeletan hitzordua emaiten du arratsalde ondarreko 7.30tatik goiti, Euskal ekoizpenen inguruan. Catherine Marchand-ek hemengo ekoizle eta sukaldariekin egin liburua aurkeztuko du, eta Sarde Sardexkaren jokoan parte hartzen ahalko da. Jateko eta edateko izanen da ondotik. Izen emaiteak azaroaren 21a arte dira, 5À¢Â‚¬ jendeka, eta leku kopuru mugatua denez, izenak eman sarde.sardexka@gmail.com helbidean.

Jenofa Irubetagoyena elkarteko kideak aurkeztu esku artean duen maleta ludo-pedagogikoa.

2018ko Azaroaren 12a

BERRIAK

Lehen gerlaren kontakizuna eta frantses asimilazioa euskaldunen ikuspegitik

lehen_gerlaren_kontakizuna_eta_frantses_asimilazioa_euskaldunen_ikuspegitik

MP3 jaitsi

Aurten betetzen dira lehen mundu gerlaren bukaeraren 100 urteak. 5 elkartek deliberatu dute, ikusgarri bat sortzea, historia liburuetan idatzia ez dena plazaratzeko: Lapurdi 1609, Epaiska, Bertsularien lagunak, Zizpa gaztetxea eta Etxepare lizeoa.
Baionako antzokian, azaroaren 10ean, "Euskal Oroitzapena, itzaletik argira" ikusgarria arratsaldeko 6etan aurkeztuko dute.

Proiektuaren koordinatzaile den Ibai Tellecheak, Marga forestier-ri esplikatu dio zergatik sortu duten ikusgarri hau.

2018ko Azaroaren 09a

BERRIAK

Euskal Hitzorduak #3 Miarritzen

euskal_hitzorduak_3_miarritzen

MP3 jaitsi

Euskal Hitzorduak ekimena antolatu dute azaro hastapen honetan Miarritzen.

Asteazken gauean, 8:30tan Saio Zero Bilakaren ikusgarria izanen da Kasinoko antzokian. Laida Pilota ikusgarria ostiralean 9etan eta hitzaldi bat Ipar eta Hegoaldeko dantza taldeen harremanaz, Pantxoa Etchegoin Euskal Kultur Erakundeko zuzendariak animaturik.

Maia Muruagari aurkeztu dio hitzaldia.

2018ko Azaroaren 07a

BERRIAK

Lau izar Xalbador Kolegioan ikasleekin kantuz

lau_izar_xalbador_kolegioan_ikasleekin_kantuz

MP3 jaitsi

Xalbador kolegioan, ikasturtean 2 aldiz, aste oso batez gai bat hautatzen dute ikasleekin sakontzeko. "Iturri zaharretik, ur berria" Josean Artzeren erranaldiarekin, euskal kantagintza aztertu dute aldi honetan; Joan den asteartean Ipar Euskal herriko 5 kantari ospetsu gomitatuz kontzertu ttipi baten egiteko. Niko Etxart, Peio Ospital, Anje Duhalde, Mixel Ducau eta Watson etorri dira.

Panpi Mercapide izan da kontzerturat bere mikroarekin.

2018ko Azaroaren 07a

BERRIAK

Kantu eta dantza tailerrak urririk Ttattolan

kantu_eta_dantza_tailerrak_urririk_ttattolan

MP3 jaitsi

Hazparneko Ttattola gaztetxean, asteartetan kantu errepikak eta ostegunetan dantza kurtsoak proposatzen dituzte, urririk.

Ttattola gaztetxeko Hegoa Bañosek gehiago erran dio Panpi Mercapideri.

2018ko Azaroaren 06a

BERRIAK

Agorila diskoetxearen aktualitatea

agorila_diskoetxearen_aktualitatea

MP3 jaitsi

Agorila, Baionako diskoetxean aurtengo berrikuntzak ateratzen ari dira urte bukaerari begira. Durangoko Azoka, edo besten garaietan musika ere kontsumitzen baita iduriz usaian baino gehiago.

Berrikuntzak eta jada atera diren diskak aipatzen dizkio Panpi Mercapideri Agorila disketxeko Jon Itzainak.

2018ko Azaroaren 05a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016