BERRIAK

KlipKlap lehiaketa bidean da, Jo! aitzina

klipklap_lehiaketa_bidean_da_jo_aitzina

MP3 jaitsi

KlipKlap, Filma labur lehiaketa beti martxan da. Azken egunak dira zuen bideoen igortzeko, azken epea urriaren 31 baita.
Aurtengo gaia: Jo!
Informazio guziak aurkitzen ahal dira: www.zinegin-festibala.eu web gunean.
Aurtengo lehiaketaz eta Zinegin festibalaz xehetasunak eman dauzkigu Matiu Bordato antolatzaileak:

2018ko Urriaren 21a

BERRIAK

Zatiketak agertzen dira Baionako herriko etxeko oposizioan

zatiketak_agertzen_dira_baionako_herriko_etxeko_oposizioan

MP3 jaitsi

Sozialisten taldetik atera dira Mathieu Bergé eta Sophie Herrera, bide hori jada hartu zuenean Marie Christine Aragonek. "Bihar Baiona" kolektiboa aurkeztu dute hautetsi horiek beste herritarrekin. Soziala, elkartasuna eta ingurumena ardatz nagusitzat hartu ditu "Bihar Baiona"k.

Ostegun arats honetan, sartzeko bilkura eginen du Baionako kontseiluak. Giro berezia izanen da, dudarik gabe, oposizioko taldeen artean. Daniel Harotzarene taldeko kidearekin mintzatu da Kriztof Arotzarena.

2018ko Urriaren 17a

BERRIAK

"2118 urtean gira, Euskal Herriak independetzia lortu berria du"

_2118_urtean_gira_euskal_herriak_independetzia_lortu_berria_du_

MP3 jaitsi

Hortik abiatu da Uztaritzeko herritarrek sortu duten Kabalkada. Lapurdiko hiriburu izan nahi bait luke Uztaritzek iduriz; Hau da epaiketaren haria. 1200 pertsonen aurrean bete zituen bere 50 urteak, Uztaritzeko Izartxo dantza taldeak larunbatean. 200 aktore, dantzari edota musikarik eskaini zuten lehen emanaldia.

Urriaren 21ean igandearekin emanen dute bigarren eta azken aldikotz Kabalkada, atsaldeko 4etan.

Arantxa Idieder kazetaria han zen publikoarekin eta aktoreekin hitzegin du.

2018ko Urriaren 16a

BERRIAK

Atxik Mathieu elkarteak antolatu lasterketa Itsasun larunbatean

atxik_mathieu_elkarteak_antolatu_lasterketa_itsasun_larunbatean

MP3 jaitsi

Mathieu Larzabal, Kanboar zurgin gazteak, laneko istripu larri bat ukan zuen duela 2 urte, eta geroztik behartua da kadera errotadun batean ibiltzea. "Atxik Mathieu" elkartea sortu zuten sustengua erakusteko, eta ekitaldien antolatzeko eguneroko biziko fresak estaltzen laguntzeko.

Urriaren 20ean Itsasun ordulariaren kontrako lasterkaldi bat antolatu dute. Benoit Sallagoyty bere kusiak, eman dizikio lehenik Mathieuren berriak Panpi Mercapideri.

2018ko Urriaren 16a

BERRIAK

Antzerki ikastaldi bat hirugarreneko ikasleentzat

antzerki_ikastaldi_bat_hirugarreneko_ikasleentzat

MP3 jaitsi

"Antzerkialdia" deitu ikastaro bat proposatzen du Seaskak, Kanbon 4 egunez: urriaren 29-30-31 eta azaroaren 1ean. Ikastolako kolegioetako ikasle zaharrenei zuzendua den ikastaroa, Ama2 taldeak du gauzatu.

Taldeko Arantxa Hirigoienek, Panpi Mercapideri esplikatu dio zergatia.

2018ko Urriaren 15a

BERRIAK

Hiriburun bidezko merkatua igandean

hiriburun_bidezko_merkatua_igandean

MP3 jaitsi

Igandean, urriaren 14ean, Hiriburun izanen da Bidezko Merkatu Biologiko bat. 11:30tan Hiriburun Kantuz baita Nat eta Watsonekin ere kantatzen ahalko da. Pik Nika partekatua eta arratsaldeko 3etan Lurzaindiaren aurkezpen mintzaldi bat.
MEB edo Baiona eta Euskal Herriko bidezko merkatu elkartekoek, antolatzen dute eguna Hiriburuko herriarekin.

Maite Etchart elkarteko kidearekin hitzegin du Panpi Mercapidek.

2018ko Urriaren 12a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016