BERRIAK

Ttitto Aguerre artista autodidaktarekin hizketan

ttitto_aguerre_artista_autodidaktarekin_hizketan

MP3 jaitsi

Ttitto Aguerre, sortzez Baxe-Nafartarra, gaur egun Senperen bizi da.

2004an, konpontzen zuen bere etxeko ateburu eta supazterreko zur zahar batetik abiatzen da bere zizelkari ibilbidea. 10 urte berantago artista autodidaktak, lehen erakusketa eginen du sortu dituen lanekin.

Uztailaren 15ean estrenatu du, momentuan ikusten ahal den "Baitan" deitu duen erakusketa, Miarritzeko LÀ¢Â€Â™Å“il du Prince galerian ikusgai da Foch etorbidearen 3.ean uztailaren 30a arte. Ondotik Senperen ikusten ahalko da, agorrilean. Panpi Mercapide Ttitto Aguerren ganat joan da Miarritzera, aste honetako Hostokada proposatzen digu.

2023ko Uztailaren 21a

BERRIAK

Harrizko Zubiaren besta Larresoron larunbatean izanen da

harrizko_zubiaren_besta_larresoron_larunbatean_izanen_da

MP3 jaitsi

Larresoroko Ote Lore elkarteak urteroko hitzordua du asteburu huntan: Harrizko Zubiaren besta.

Larunbatean, uztailaren 22anpilota plazatik abiatuko da eguna, bertso pilota joko batentzat, eta ondotik, harrizko zubi ondoan pasako da bazkari eta eguna. Ondoko urtean 40 urte beteko dituen Ote Lore elkarteko kide den Arantxa Hirigoienekin mintzatu da Arantxa Idieder.

EGITARAUA:

11:00 etan Bertsu Pilota plazan

12:30 etan Zintzur bustitzea Harrizko Zubian

13:30 etan Bazkari alaitua

Toka txapelketa, zozketa eta taloak / Haurrentzat puzgarriak

ETIKETA GABE txarangarekin.

2023ko Uztailaren 20a

BERRIAK

Alaiki, Nikotina, Xutik, Xiberotarrak edota Korrontzi Zuraideko bestetan

alaiki_nikotina_xutik_xiberotarrak_edota_korrontzi_zuraideko_bestetan

MP3 jaitsi

Zuraideko bestak ostegun honetan abiatuko dira, eta igande arte egitarau oparoa prestatu dute, gazteentzako ala familian hurbiltzeko, denentzat izango da.

Lapurdiko herrian 60 bat kidez osatua da besta komitea, eta aurtengo egitarauan sartu dituzte Alaiki dantza taldea, joan den urtean bezala Andoni Oilokiegi, zikiroa, kutxa lasterketa, Nikotina, Xutik, Xiberotarrak edota Korrontzi taldeak ere besteak beste.

Arantxa Idiederren inguruan komiteko lau kide: Maylis Ladeuix, Ana Falxa, Ema Retegi eta Paxkal Etxegarai.

2023ko Uztailaren 19a

BERRIAK

"Tentsio momentu batean gira, guk eskatzen dugu herriko etxeari jendetasun piskabat"

_tentsio_momentu_batean_gira_guk_eskatzen_dugu_herriko_etxeari_jendetasun_piskabat_

MP3 jaitsi

Hendaiako Legarraldeko 12 hektareako eremuan instalatuak dira 4 laborari. Hendaiako herriko etxeak 2018an erosi zituen lurrak, eta 4 laborarik alokatzen dituzte orain. Bi baratzezainak dira, bestea zerri eta oilasko hazlea, zereala eta arto laborari bat.

Arazoa, erdian den etxaldea da. Laborariek erabiltzen zutena, bainan EPFL egiturak etxea hustea behartu ditu.

Laborariek, herriko etxearekin urtarrilean egin zuten bilkuraz geroz, arazoa ez dela konpondua aipatu nahi izan dio Panpi Mercapideri, Patrick Larrondo baratzezainak.

2023ko Uztailaren 11a

BERRIAK

Aheztarren Egunak antolatzen dituzte berriz asteburu honetan

aheztarren_egunak_antolatzen_dituzte_berriz_asteburu_honetan

MP3 jaitsi

Udazkenean dira herriko bestak Ahetzen, bainan duela 10 urte sortu zen "Ahetzeko herritarren hitza" elkarteak beste zerbait proposatu nahi zuen uda garaian. Aheztarren Egunak antolatzen ditu, bi egunez uztailaren 8 eta 9an.

"Ahetzeko herritarren hitza" elkarteak herritar plataforma bat izan nahi du, herriaren bizia segitzeko hurbiletik, lehenatsunetan euskal kultura jarriz batez ere, hizkuntzaren gaia ere, edota ingurumenaren zainketa dituelarik lehenatasunetan.

Arantxa Idieder mintzatu da Ramuntxo Labat aheztarrarekin.

2023ko Uztailaren 06a

BERRIAK

Asteburu honetan, ez ahantz Senpereko bestak!

asteburu_honetan_ez_ahantz_senpereko_bestak_

MP3 jaitsi

Udako herriko bestak hasiak dira jadanik Lapurdin gaindi, eta asteburu honetan, besteak beste, Senperekoak iraganen dira.

Senpereko besten berezitasuna da, Euskal Herria Zuzenean Festibalarekin batera gertatzen direla beti, eta aurten, gainera, Txirrindularien Tourra ere pasako da herritik astelehenean. Besta komitea nola prestatu den jakiteko, Ellande Jauregi kidearekin egon da Olatz Idoate.

2023ko Ekainaren 29a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016