BERRIAK

Garagardo Festaren lehen edizioa Uztaritzen larunbatean

garagardo_festaren_lehen_edizioa_uztaritzen_larunbatean

MP3 jaitsi

Larunbat honetan, Uztaritzeko elkarten egunari segida emaiteko, lehen aldikotz antolatu da garagardo festa.
Kutun elkarteak 12tarik goiti emaiten du hitz ordua Uztaritzeko Bilgunen, Panpi Mercapide:
https://garagardo-festa.eus/

2018ko Irailaren 05a

BERRIAK

Luhuson Zero pestizida!

luhuson_zero_pestizida_

MP3 jaitsi

Luhuson, Lapurdi aldeko herri ainitzetan bezala hautua egin dute herrian ez gehiago pestizidarik erabiltzea.
Herriko langileen lana egokitu dute, eskulan gehiago, bainan tresna aldaketa ere izan da hautu hunen ondorio.
Gilbert Dupuy herriko hautetsiak erran dauku noiz hasi diren hautu hori egiten eta zergatik:
https://louhossoa.eus/mairie-de-louhossoa/eu/

2018ko Irailaren 04a

BERRIAK

Jon Itçaina Trio talde berria Baionan aste buruan

jon_itcaina_trio_talde_berria_baionan_aste_buruan

MP3 jaitsi

Jon Itçaina Trio talde berriak, euskal musika eta Brasileko kantu herrikoien arteko nahasketa bat proposatzen du.
Euskal xoriño ibiltari baten ixtorioa da, À¢Â€ÂœchorinhoÀ¢Â€Â deitu Brasildar musika estiloa kurutzatzen duena.
Edio Pessi da Rosa gitarista, Patrick Calvet perkusionista eta Jon Itçaina kantariak osatzen dute hirukotea. Aste huntan talde hunen ezagutza eginen dugu Jon Itçainarekin:

2018ko Agorrilaren 28a

BERRIAK

In Vino Fabula, Koldo Ameztoyen ikusgarria gaur Baionan

in_vino_fabula_koldo_ameztoyen_ikusgarria_gaur_baionan

MP3 jaitsi

Koldo Ameztoy kondalariak, arrats huntan "Paseo" festibala kari, In Vino Fabula arnoaren gaia aztertzen duen ikusgarria eskainiko du Baionan. Arratseko 7:30tan Le Magneto tokian, Lebas plazabaratzean, Mousserolles-ko bidearen 3an. Euskarazko bertsioa izanen da gaur, eta ostiralean agorrilaren 24ean ber leku eta ber tenorean, frantsesezko bertsioa emanen du.

2018ko Agorrilaren 22a

BERRIAK

Baleapop, 9 urtez azidoa botatzen!

baleapop_9_urtez_azidoa_botatzen_

MP3 jaitsi

Baleapop festibalaren 9. Edizioa iraganen da Donibane Lohizunen, ostegun huntatik igande arte. Moi Moi kolektiboko antolatzaile den Manu Matthysek aipatu digu aurtengo sabotatzea:
https://www.baleapop.com/home
https://www.facebook.com/baleapopfestibala

2018ko Agorrilaren 22a

BERRIAK

Marina Beheretche eta Philippe de Ezcurra Zuraiden agorrilaren 21 honetan

marina_beheretche_eta_philippe_de_ezcurra_zuraiden_agorrilaren_21_honetan

MP3 jaitsi

Asteart huntan, agorrilaren 21ean, gaueko 8:30tan Zuraideko elizan izanen da klasiko eta moderno kontzertu bat.
Marina Beheretche biolin joilea, eta Philippe de Ezcurra akordeio eta bandoneiarekin. Programan: Mozart, Saint Saens, Bartok, Piazzolla edo Arvo Part.
Panpi Mercapideri egitaraua aipatu du Philippe De Ezcurrak:

2018ko Agorrilaren 20a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016