BERRIAK

Duo Jade Kubatik Sararat: ostiral arrats honetako merkatuan

MP3 jaitsi

Sarako merkatua, udan ostiral arratsaldetan 4:30tarik goiti iragaiten da plazan.
Ostirale huntan, animazio bat sortuko dute aintzineko urtetan bezala, Kubako "Duo Jade" taldea gomitatuz. Leire Ithurralde Ezpeletako ekoizleak erranen daukun bezala:

2018ko Agorrilaren 16a

BERRIAK

Itsasuko bestak aste buru huntatik goiti

itsasuko_bestak_aste_buru_huntatik_goiti

MP3 jaitsi

Goxoki gaztetxeak eta Menditarrak deitu besta komiteak, elkartearekin antolatzen dituzte aurten ere Itsasuko bestak.
Josu eta Haizek besten egitaraua aipatuko daukute, aurten ere Goxokiren gaualdiarekin idekiko baitira ostiral huntan Josu Goxokikoak erraiten daukun bezala:
https://www.facebook.com/menditarrakelkartea.itsasukokomitea
https://www.facebook.com/goxoki.gaztetxea.1

2018ko Agorrilaren 14a

BERRIAK

Talo a...hoan!

talo_a_hoan_

MP3 jaitsi

"Talo a la bouche" izendatu pintxo poteo animatua proposatzen dute 2. aldikotz, Bidarteko pilota plazan, Uhabia ikastolaren alde.
Agorrilaren 16an arratsaldeko 5etarik goiti, haurren xoko, kontzertu eta pintxo ta edari izanen dira. Sartzea urririk.
Ramuntxo Labat, ikastolako burasoak aurkeztu du egitaraua Panpi Mercapideri:

2018ko Agorrilaren 14a

BERRIAK

1966, Gaur. Euskal arte frankismoaren garaian

1966_gaur_euskal_arte_frankismoaren_garaian

MP3 jaitsi

Erakusketa azaroaren 4a arte ikusgai da baionako Euskal Museoan, bi hizkuntzetan. Laida Camblong-ek proposatzen dauku bisita gidatu bat Rafael Zulaika erakustokiko zuzendariarekin. Informazio gehiago eskuratu www.musee-basque.com webgunean:
http://www.musee-basque.com/eus/146-aldi-baterako-erakusketak.php?actu=7963-1966-gaur-euskal-arte-frankismoaren-garaian

2018ko Agorrilaren 10a

BERRIAK

Luhusoko bestak

luhusoko_bestak

MP3 jaitsi

Agorrilaren 10etik 15a arte iraunen dute Lusuko bestek. Battitt Crouspeyreri Luhusoko komitekoek aurkeztu diote aurtengo egitaraua:

PDF | Luhuso egitauraua2018 web (3 Mo)

2018ko Agorrilaren 09a

BERRIAK

Uhaina surf eskolan, Iban Ithurbiderekin

uhaina_surf_eskolan_iban_ithurbiderekin

MP3 jaitsi

Udako kirola, Euskal Herriko kostaldetan surfa dugu.
Corsaires hondartzara joan da Laida Camblong, Iban Ithurbide, Uhaina surf eskolaren zuzendariarekin bere pasioa aipatzeko. Nola eta noiz hasi zuen surfa erran digu:
http://www.ecole-surf-uhaina.com

2018ko Agorrilaren 07a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016