BERRIAK

Txikientzat musikaren bidea

txikientzat_musikaren_bidea

MP3 jaitsi

Heldu den igandean, uztailaren 8an, Txikimusika ekitaldia iraganen da Hondarribiako Kasino Zaharreko parkean.
Frikun, eta Eraulen kontzertuetaz gain, haurrentzat tailerrak izanen dira musika tresnekin trebatzeko edo lehen urratsak egiteko.
Karlos Sanchez antolatzaileak, Koldo Nausiari erran dio ekitaldia ekainan egin beharra zela.

2018ko Uztailaren 06a

BERRIAK

Euskaraz segi zangobaloiaren bitartez

euskaraz_segi_zangobaloiaren_bitartez

MP3 jaitsi

David Zurutuza, errealako jokalariaren udako kanpusa astelehen hontan ateak irekitzen ditu. Bigarren urtez jarraian Hendaian iragango da eta 7-14 urte arteko neska mutilei zuzenduta dago. Futbol egonaldi bat baino gehiago da, parte hartzaileen artean euskararen erabilera sustatu eta balore sozialak ere lantzea du helburu.
Aitor Errazkin lnakideak, Keoma Fuentes, kanpuseko antolatzailearekin hitzegin du.

2018ko Uztailaren 06a

BERRIAK

Ekoizletik bezerora zuzenki

ekoizletik_bezerora_zuzenki

MP3 jaitsi

Senpereko "À‚ HurbilÀ‚ " dendaren ezagutza eginen dugu aste huntan.
Denda hunen berezitasuna da tokiko ekoizleen ekoizpenak zuzenki saltzen direla bezeroer.
Proiektua eta dendaren aurkezpena egin dauku David Gonzalesek.
Idekitze egunak: astezken eta larunbatez egun osoan eta ostegun eta ostiral arratsaldetan.
https://www.facebook.com/Hurbil

2018ko Uztailaren 05a

BERRIAK

Hirgintza planoen aldaketak Hazparneko lurraldean

hirgintza_planoen_aldaketak_hazparneko_lurraldean

MP3 jaitsi

Euskal elkargoaren heineko PLUI edo hirigintza planoak lurraren erabiltzeko araudiak finkatuko ditu heldu diren 10 urteetako. 2019an abiatu behar litaike.
Herritarrer argitasunen emaiteko, biltzar publikoak antolatu dituzte Hazparneko lurraldeko hautetsiek.
Hazparneko bilkura segitu du Kriztof Arotzarenak. Ondotik herritar eta hautetsi batekin mintzatu da.

Hazparneko lurraldeari doakion ondoko biltzar publikoa ostegun arats huntan iraganen da Donoztirin, aratseko 7 orenetan.

2018ko Uztailaren 05a

BERRIAK

Lekuineko plaza berpizteko

lekuineko_plaza_berpizteko

MP3 jaitsi

Larunbat huntan iraganen da 11garren aldikotz "À‚ Intxaurmendi KantuzÀ‚ " eguna, Lekuine aldean. Izenak ez dion bezala, Kantu gutti aurtengoanÀ‚ : Herri Kirolak, Sukaldaritza lehiaketa, eta Kontzertua izanen baitira atsaldeko 3etatik goiti. Hala ere, helburu zehatz batekin sortua zuten egun hori. Olatz Idoate lankideak xehetasunak hartu ditu Lof antolatzailearekin, eta lehenik, izen hori, "À‚ Intxaurmendi KantuzÀ‚ " nundik heldu den galdegion dio.

Izen emaiteak 06 87 50 38 67 telefono zenbakian egin behar dira.

2018ko Uztailaren 04a

BERRIAK

Besta Amotzen behin eta berriz

besta_amotzen_behin_eta_berriz

MP3 jaitsi

Senperen Herriko bestak bukatu orduko, Amotze auzokoak izanen dira ondoko 2 aste hondarrez.
Maylis Legassa eta Pauline Dupont komiteko kidekin mintzatu da Panpi Merkapide.

2018ko Uztailaren 03a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016