BERRIAK

Donibane beltzez eta gorriz

donibane_beltzez_eta_gorriz

MP3 jaitsi

Donibane Lohitzuneko bestak hasiko dira ostegunean ekainaren 25a arte.
Aintzin, astezkenarekin musikaren besta dute ospatu, Gaxuxa Elhorga Dargains Herriko etxeko arduradunak xehetasunak eman dauzkigu animazio hauetaz.

2018ko Ekainaren 21a

BERRIAK

Bilakaren "Saio Zero" Baionako antzokian

bilakaren_saio_zero_baionako_antzokian

MP3 jaitsi

Bilaka konpainiaren Saio Zero ikusgarri berria ikusten ahalko da Baionako antzokian ostirale gauean.
Zibel Dameztoy dantzariak, eta Xabi Etxeberri musikariak erran daukute nundik heldu den izena, eta nolako sorkuntza den.

2018ko Ekainaren 21a

BERRIAK

Hazparneko Ursuia kolegiokoen antzezlana: 14-18ko gerlaz

hazparneko_ursuia_kolegiokoen_antzezlana_14_18ko_gerlaz

MP3 jaitsi

Lehen munduko gerlaren bukaeraren 100. urte mugakari, Hazparneko Ursuia kolegioko 3.eko ikasleek landu duten testuinguru historiko hau antzeztu dute.

2018ko Ekainaren 21a

BERRIAK

Hazparneko bestetan, Presoen aldeko bazkaria

hazparneko_bestetan_presoen_aldeko_bazkaria

MP3 jaitsi

Hazparneko bestak izanen dira astezken huntan hasirik, ekainaren 20etik 25a arte. Hain xuxen igandean izanen da presoen aldeko bazkaria. Panpi mintzatu da Oihana eta Joanarekin.

2018ko Ekainaren 19a

BERRIAK

EAJren Lema eguna Bidarten

eajren_lema_eguna_bidarten

MP3 jaitsi

Euskal Alderdi Jelzaleak beste Lema egun bat antolatzen du ekainaren 20ean asteazkenarekin, Bidarteko Estia eskolan. Beñat Oteiza alderdiko garapen kargudunarekin mintzatu da Marga Forestier.

2018ko Ekainaren 19a

BERRIAK

Aktore izan nahi?

aktore_izan_nahi_

MP3 jaitsi

Lara Izagirrerekin egon da Maia Mururaga bere filma berria aipatzeko eta bereziki Hendaian, Ezpeletan eta Saran eginen diren casting deialdia.

2018ko Ekainaren 19a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016