BERRIAK

Ezpeletako karrika agerraldien besta

ezpeletako_karrika_agerraldien_besta

MP3 jaitsi

Karrikako ikusgarrien denboraldia abiatzen da, PinPulka elkartekoek hitz ordua emaiten digute Ezpeletan larunbat arratsalde huntan, Panpi Mercapide mintzatu da Patxi Bellyrekin.

2018ko Maiatzaren 29a

BERRIAK

Donibane Lohitzunek xantza guziak baditu itzuliko partida aintzin

donibane_lohitzunek_xantza_guziak_baditu_itzuliko_partida_aintzin

MP3 jaitsi

Federal 1ean, final laurdenetan joaneko partida 4 punduz galdu du. Eta beste emaitza guztiak!

2018ko Maiatzaren 28a

BERRIAK

Miarritzeko urte eroak

miarritzeko_urte_eroak

MP3 jaitsi

Lehengo Miarritze edo "Biarritz les années folles" ekitaldia iraganen da heldu den asteko ostegunetik iganderat.
Ostiral arrats huntan aldiz lehen mintzaldia proposatzen da, Biarritzeko Errusiarretaz, San Josepe elizako apez etxean 7etan.
Serge Isteque antolatzaileak aipatu dauku aurtengo edizioa.

2018ko Maiatzaren 25a

BERRIAK

itsasuko gaueskolakoek Euskaldunen Historiarekin aurrera doaz

itsasuko_gaueskolakoek_euskaldunen_historiarekin_aurrera_doaz

MP3 jaitsi

AEK-ko ikasleek Euskal Herriko Historiaren kronikak segitzen dituzte aste huntan!

2018ko Maiatzaren 25a

BERRIAK

Itsasotik Itsasora

itsasotik_itsasora

MP3 jaitsi

Ostiralean, maiatzaren 25ean, Luhusoko Harri Xuri gelan, egonaldian ziren Random konpainiakoek, aurrerapen ikusgarri bat proposatuko dute. Sartzea urririk.
Hamekako Xabina Claveriek orroitarazi dauku ikusgarri hau sartzen dela "À‚ De Mar a MarÀ‚ " egitasmoaren baitan.

2018ko Maiatzaren 24a

BERRIAK

Euskara bultzatu Tolosatik Uztaritzera

euskara_bultzatu_tolosatik_uztaritzera

MP3 jaitsi

Tolosako Galtzaundi elkartea, euskara bultzatzeko lanetan dabilen elkartea, Uztaritzen egon da joan den asteburuan.
Jesus Murua, elkarteko koordinatzaileak, elkartearen funtzioa zein den aurkezten dauku Oihana Daguerren Mikroan.

Tolosako galtzaundi elkartekoek euskararen inguruan daramaten lana aurkeztu dute mintzaldi bat eskainiz. Bertan ziren Uztariztarren gana joan da Oihana Daguerre.

MP3 jaitsi

2018ko Maiatzaren 24a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016