BERRIAK

Etxepare, Baionatik Pausura

etxepare_baionatik_pausura

MP3 jaitsi

Ostiral gau huntan Xaian, Pausun antolatzen da Etxepare lizeoaren aldeko kantu afaria. Izena eman behar dira 05 47 75 07 02rat deituz.
Aimar Lopezek emaiten dizkigu xehetasunaz ekitaldi huntaz.

2018ko Otsailaren 09a

BERRIAK

Euskararen tokia Uztaritzen

euskararen_tokia_uztaritzen

MP3 jaitsi

Hizkuntzak eztabaida piztu du bardako kontseiluan Uztaritzen. Euskaraz adierazteak diskriminatzen ote ditu hizkuntza ez dakitenak? Frantsesez egin beharra batzuk euskaraz ez dakitelako euskara guttiestea ote da? Aterabidea ote da bapateko itzulpena egitea denek ulertu ahal izateko? Soka luzea ekarri dute galdera guzti hauek. Kontseilu bilkuran zen Ihintza Arrieta.

2018ko Otsailaren 08a

BERRIAK

Sagarren zikloaren bukaera Etxeparen

sagarren_zikloaren_bukaera_etxeparen

MP3 jaitsi

Seaska Etxepare lizeo berriarentzat behar zuen materiala erosteko, desafio haundi bat abiatu zuen duela 2 urteÀ‚ : sagarrondoak saltzea. 300À‚ 000 À¢Â‚¬ lortu behar zituzten, eta kanpaina martxoan bururatuko dute besta batekin.
Iban Tikoipe lizeoko zuzendariak Marga Forestieri erran dio nola joan den kanpaina.

2018ko Otsailaren 08a

BERRIAK

Berradiskidetza eta egiaren bidean

berradiskidetza_eta_egiaren_bidean

MP3 jaitsi

Euskal Herrian, À¢Â€ÂœBerradiskidetza eta egia komisioaÀ‚ " edo CVR baten sortzea eztabaidatu zen joan den larunbatean Baionako unibertsitatean.
Egiak behar du argitan emana izan, Giza eskubideen bortxaketa, gerla zibilean, frankismoa eta euskal gatazkan, behar dituela Estadoak ezagutu.
Biktimen ezagupena aintzinean eman daÀ‚ : Gerla Zibilean, ETA edo GAL biktimak edo polizetxetan torturatuak.
Axun Lasa eta Maixabel Lasa, lehenak anaia galdu zuen GALek erahileta, eta bigarrenari ETAk hil zion senarra. Panpi mintzatu da hauekin.

2018ko Otsailaren 08a

BERRIAK

Zanpantzarren azken orenak

zanpantzarren_azken_orenak

MP3 jaitsi

Donibane Lohizune, Ziburuko ihauteriak bete betean dira.
Joan den aste buruan abiaturik, aste huntan tailerrak proposatzen dira, Ihauteri nagusiak aintzin, otsailaren 10ean larunbatez.
Argitxu Dufau-k erran daukun bezala gazte elkarte batek eramaiten du antolaketa.

2018ko Otsailaren 06a

BERRIAK

Ion Iturbe konfiantsaz beterik

ion_iturbe_konfiantsaz_beterik

MP3 jaitsi

Berezkoan buruz burukako txapelketan bere tokia kasik segurtatua du. Eta asteburuko emaitza guztiak!

2018ko Otsailaren 05a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016