BERRIAK

EHZ-k Zirimola zeharkatzen

ehz_k_zirimola_zeharkatzen

MP3 jaitsi

EHZ festibalik ez 2018an. Transizio urte bat hartu du elkarteak, gogoeta bat eramateko eta diagnostiko bat egiteko festibalaren geroaz.
À¢Â€ÂœZirimolaÀ¢Â€Â deitu proiektuaren baitan urtean zehar izanen diren hitzorduetan parte hartzeko deia zabaldu du elkarteak, eta laguntzaileak deitu ditu gogoetan parte hartzera. Festibaleko Jon Irazabalekin mintzatu da Ihintza Arrieta.

2017ko Abenduaren 27a

BERRIAK

Olentzeroren itzulia uztaritzetik

olentzeroren_itzulia_uztaritzetik

MP3 jaitsi

Olentzero Uztaritzetik pasatuko da ostiral arratsalde undarrean, 6etarik goiti.
Horren aipatzeko Panpi mintzatu da Uztaritzeko ikastolako eta Jondoni Bixintxo eskolako haurrekin.

2017ko Abenduaren 22a

BERRIAK

Zergapekoen Defentsarentzat bilkura Mugerren

zergapekoen_defentsarentzat_bilkura_mugerren

MP3 jaitsi

Mugerreko Zergapekoen Defentsa elkarteak bere Biltzar Nagusia eginen du ostiral gau huntan 7etan Ibar Trinketean Elizaberri auzoan.
Robert Daguerressar kideak esplikatu dauku zergatik sortu zen elkartea.

2017ko Abenduaren 22a

BERRIAK

Urruñarrak ezinean Denek Baten kontra

urrunarrak_ezinean_denek_baten_kontra

MP3 jaitsi

Pilotan, esku huska, trinketean, Etxeberri eta Harizmendik jantzi dute Iparraldeko Batzordeko finala, Cigarroa eta Bennessen kontra, 40 - 28. Eta beste emaitza guztiak.

2017ko Abenduaren 19a

BERRIAK

Urratsez Urrats, Senpereko etxaldeak

urratsez_urrats_senpereko_etxaldeak

MP3 jaitsi

"À‚ Senpere eta Senpereko etxaldeakÀ‚ " liburua plazaratzen du Lapurdi 1609 elkarteak. Kontaketa huntan agertzen daÀ‚ : 1950 eta 2010 urte artean zer bilakatu diren herriko etxaldeak.
Mixel Mendiburu, egileak erran dauku lehen laborantxa nagusi balin bazen orai alderantziz dela.

2017ko Abenduaren 19a

BERRIAK

Baionako Aviron Txirrindularitzan ere

baionako_aviron_txirrindularitzan_ere

MP3 jaitsi

Txirrindularitzan, duela guti Euskadi-Murias taldea Iparraldean aurkeztu dute. Ipar euskal herrian bizi diren 2 txirrindulari izanen dira taldeanÀ‚ : Loubet eta Barthe. Baina hori baino urrunago joan izan nahi dute: beren taldeari Euskal herri osoko itxura bat eman nahian, hemengo txirrindularitza laguntzea proposatu dute.
Baionako Aviron txirrindula taldearekin hitzarmen bat izenpetuz, formakuntzan laguntza ekartzeko.
Gaur egun, formakuntza arloan, Patxi Dartayette gaztea dugu. Uztariztarra, Olatz Idoate lankidea harekin mintzatu da.

2017ko Abenduaren 15a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016