BERRIAK

Mediku Etxe berri bat Ezpeletan

mediku_etxe_berri_bat_ezpeletan

MP3 jaitsi

Mediku zentro bat idekitzeko proiektua dute Ezpeletan. Proiektua landua da, eta obrak laster hasiko dituzte, hemendik urte baten buruan bukatua izateko. Ezpeletan diren mediku, erizain eta osasun artatzaile desberdinak gune berean bilduko dira. Hirigintzaz arduratzen den hautetsiarekin mintzatu da Ihintza Arrieta.

2017ko Irailaren 26a

BERRIAK

Donibane Lohitzuneko errugbi taldeak sasoina ongi abiatu du

donibane_lohitzuneko_errugbi_taldeak_sasoina_ongi_abiatu_du

MP3 jaitsi

Periko Arrieta, Donibaneko Lohitzuneko lehendakaria pozik! Eta beste emaitza guztiak!

2017ko Irailaren 25a

BERRIAK

Baltsan 5 urtez

baltsan_5_urtez

MP3 jaitsi

Ziburuko Baltsan elkartearen 5. urte betetzea ospatuko da irailaren 23 huntan, larunbatean.
Egun osoan animazioak antolatu dituzte, eta hauen berri eman dauku Silbi Chenal elkarteko kideak. Lehenik erran dauku zer den Baltsanen helburua.

2017ko Irailaren 21a

BERRIAK

Mukobisidosiaren aurka dantzan

mukobisidosiaren_aurka_dantzan

MP3 jaitsi

Mukobisidosia eritasunaren garraitzeko egin "À‚ Itxaropen biradakÀ‚ " egunaldia iraganen da aurten ere Lekuinen. Ostirale gau huntan hasirik, Lekornen izanen da ere dantza ikusgarri bat.
Maider Duhalde, elkarteko kideak erran dauku egunaldi hau Lekuinen hasi zela, familian baitute eritasun huntaz sufritzen duen kasu bat.

2017ko Irailaren 21a

BERRIAK

Euskara ibiliz doa

euskara_ibiliz_doa

MP3 jaitsi

Euskaltzaindiak, Euskararen Herri Hizkeren Atlasa egitasmoa oinarritzat hartuz "Euskara Ibiltaria" izeneko erakusketa estrenatu zuten astelehen arratsean. Beasain, Portugalete eta Bilbotik iragan ondoren Baionako Euskal museoan izanen da beraz urriaren 1À‚ª arte. Xarles Bidegain euskaltzainak parte hartu du erakusketaren sortzean.

2017ko Irailaren 19a

BERRIAK

Errugbian, Angelu nagusi derbian

errugbian_angelu_nagusi_derbian

MP3 jaitsi

Errugbian beti, Nafarroa, Bardoze eta Donapaleu garaile beste derbietan. Eta Beste emaitza guztiak.

2017ko Irailaren 18a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016