BERRIAK

Mitoak, kondairak eta leiendak Donibane Lohizuneko ihaute eguneko gai nagusi

Mitoak__kondairak_eta_leiendak_Donibane_Lohizuneko_ihaute_eguneko_gai_nagusi

MP3 jaitsi

Sorgin Gaua eta ihaute eguna Ziburuko eta Donibane Lohizuneko herrietan ospatuko dituzte aurten ere. Aste luze bateko ospakizuna abiatu zuten pasa den larunbatean, hartzaren iratzartze eta desfilearekin.

Ostiralean Ziburuko Sorgin Gaua eta larunbatean ihaute eguna Donibane Lohizunen, beste hitzordu batzu ere badira, tartean astearte honetan Thierry Truffaut-ren hitzaldia.

Arantxa Idieder mintzatu da Idoia Datxarri eta Elorri Charreton antolatzaileekin. Haien elkartea aurkeztu diote.

2020eko Otsailaren 18a

BERRIAK

Iparra Hegoa Larresoron 25 urte betetzen

Iparra_Hegoa_Larresoron_25_urte_betetzen

MP3 jaitsi

Iparra Hegoa egitasmoak 25 urte betetzen ditu aurten. Horren kari egun berezi bat antolatzen dute Larresoron, larunbatean otsailaren 15ean.

Etxepare lizeoak ere parte hartzen du azken urteetan. Pello Aranzabal lizeoko langileak aipatu digu egitaraua, eta edizioa berezia.

2020eko Otsailaren 14a

BERRIAK

Ametsen Doinua gidoiarekin Next Station lehiaketa irabazi du Frank Harrietek

Ametsen_Doinua_gidoiarekin_Next_Station_lehiaketa_irabazi_du_Frank_Harrietek

MP3 jaitsi

Jok Films ekoizpen etxeak bultzatu Next Station deitu 2.deialdia irabazi du Frank Harriet azkaindarrak.

Helburua zen hiru eguneko egonaldi batean urtarrila erdian, Miarritzeko mediatekan, websail berri baten gidoia lantzea Izaskun Arandia gidoigile eta ekoizlearekin.

Jokin Etxeberriak azaldu dauku zergatik “Ametsen doinua” lana hautatu duten. Frank Harrietek aldiz profesionalki bideoan edo soinuan lan egiten du, baina gidoi bat asmatzea beste lan bat da.

2020eko Otsailaren 13a

BERRIAK

Gimnastika lehiaketa larunbatean Hazparnen

Gimnastika_lehiaketa_larunbatean_Hazparnen

MP3 jaitsi

Hazparnen, asteburuan iraganen da departamenduko gimnastika lehiaketako lehen itzulia.

Herrian bertan Jauzika deitu gimnastika talde azkarra badute. Lapurditik bainan Baxenabarretik ere heldu dira gimnastikalariak, entzunen ditugun Adela, Maddi eta Ines bezala. Elix Mortalena burasoak erran daukun bezala, ez baita beste klubarik barnekaldean.

2020eko Otsailaren 13a

BERRIAK

Yoga tailerra buraso eta haurrentzat

Yoga_tailerra_buraso_eta_haurrentzat

MP3 jaitsi

Buraso-haur yoga tailer bat proposatzen du Hazparneko ikastolak larunbat honetan.

Badu zonbait urte egiten duela Hazparnen tailerra Ekai Alkortak, momentu bereziak sortzen dira 3 urtetik goitikako haur eta burasoen artean. Arantxa idieder mintzatu da Oinutsik Yoga elkarteko tailer emailearekin.

Goizeko 10etan 3-5 urte artekoentzat da eta 11etan 6-9 urtekoentzat. 5 € da familiaka, eta lekua atxikitzeko deitu 06.15.27.81.94.

2020eko Otsailaren 13a

BERRIAK

Gorputza eta ahotsa landu antzerki tailerrean

Gorputza_eta_ahotsa_landu_antzerki_tailerrean

MP3 jaitsi

Gorpuzten tituluarekin, antzerki tailer bat proposatzen dute larunbat honetan Saran, Olhain ikastolan.

Gorputza eta ahotsa aktore lanetan ardatzak dira, eta hori lantzea proposatzen du Beheko Larraine konpainiako Miren Tirapu antzerkilariak. Arantxa idieder mintzatu da antzerkilariarekin.

Tailerra Olhain ikastolan izango da, larunbatean otsailaren 15ean, goizeko 10etatik 13ak arte. Izenak aitzinetik eman behar dira: hameka@communaute-paysbasque.fr

2020eko Otsailaren 12a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016