BERRIAK

Xalbador Kolegioak kanpaina berezia abiatzen du

MP3 jaitsi

"Xalbador kolegioa, etxe zaharretik amets berrira" lemapean, kanpaina berezia abiatu du Kanboko Xalbador kolegioak. 30.urteurrena beteko du aurten. Antolatu dutenaren berri eman dio Terexa Lekunberri kolegioko lehendakariak Ekhi Erremundegiri

2013ko Otsailaren 27a

BERRIAK

Laborantxa ganbarako hauteskundea

MP3 jaitsi

Atzo, laborantxa ganbarako hauteskundeen emaitzak argitaratuak izan dira.
Laurentx Etxegoin han zen.

2013ko Otsailaren 07a

BERRIAK

Lehen gerla mundiala baino lehen...

MP3 jaitsi

Mintzaldi bat bazen aste ondar hontan Xiberoko prentsari bürüz lehen gerla mundiala baino lehen.Benat Larrory gure lankidea han zen eta llabür bildüko deikü mintzaldi hori.

2013ko Otsailaren 04a

BERRIAK

Uztailaren 6an atsaldeko 6etan Itsasuko errotonda berrian.

MP3 jaitsi

Uda huntan etxebizitzaren kudeaketa salatzeko ekimen zonbaitzu aurreikusiak dituzte lurra eta etxebizitzen kudeaketa elkarteak, honen izenean Ihintza Bidart hurbildu zauku Gure irratiko egoitzara:

2012ko Uztailaren 03a

BERRIAK

Jean Marc Landarretx bideko sekuritateaz

MP3 jaitsi

Jean Marc Landarretx Mendiboure autoeskolako zuzendaria Goiz Berri emankizuneko gomita genuen goiz honetan. Arantxa Idiederrekin batera, bideko sekuritatea aipatu dute.

2011eko Urriaren 05a

BERRIAK

Angeluzainek sartze politikoa egin du

MP3 jaitsi

Azken hilabete honetan, Herriko Etxeak Espilondoren agintaldiko 3 urteetan eginikoak aztertu dituzte eta badirudi ez direla biziki kontent. Lur Otxoantesana Iñaki Zaldunbiderekin egon da.

2011eko Urriaren 05a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016