BERRIAK

Itzultzaile berria sarean, zure zerbitzuko

Itzultzaile_berria_sarean__zure_zerbitzuko

MP3 jaitsi

Adimen artifizialean eta sare neuronaletan oinarritutako puntako teknologia da itzultzaile berri hau. Urririk da itzultzailea.eus webgunean aurkitzen ahal dena, baita telefonoko aplikazioa ere deskargatuta.

5 hizkuntza mintzatzen ditu: euskara, gaztelania, frantsesa, katalana eta galegoa. Beste zerbitzu batzu ere baditu, dokumentu osoak adibidez itzultzen ahal ditu. Elhuyar fundazioko Itziar Cortes Etxaberekin mintzatu da Panpi Mercapide.


2019ko Abenduaren 10a

BERRIAK

"Eskalada kanpoan egiten da eta naturari lotua den kirol bat da"

Eskalada_kanpoan_egiten_da_eta_naturari_lotua_den_kirol_bat_da

MP3 jaitsi

"Altxa" eskalada-mendi elkartea 2006an sortu zen, ingurumena errespetatzen duten mendi kirolak garatzeko.

Maylis Hargain, elkarteko kidea da eta bere pasioa den eskalada aipatu dio Panpi Mercapideri.

2019ko Abenduaren 09a

BERRIAK

Leku historiko bat promotore baten esku

Leku_historiko_bat_promotore_baten_esku

MP3 jaitsi

Baionako San Andresen, leku historiko bat desagertzekotan da. San Andres elizaren parean den "aumonerie des étudiants"-eko ate gibelean, 300 lekuko zinema gela bat gordetzen du eraikin batek. Eskola girixtino bat ere bazen.

Bastiza, 1972an hetsi zuten. Auzo guztiek berriki jakin dute Baiona ttipiko parropiako elkarteak promotore bati saldu diola. Eta honek, baimena badu eraikuntza botatzeko eta 22 bizitegi berri eraikitzeko."Sauvons l’ancienne salle de spectacle bayonnaise" izeneko petizio bat izenpetu daiteke. Leku hori ongi ezagutu duten Angèle Mendiburu eta Arroxa Muruamendiarraz-ekin mintzatu da Kriztof Arotzarena

2019ko Abenduaren 04a

BERRIAK

Mundu baten bukaera aurreikusi eta pentsatu

Mundu_baten_bukaera_aurreikusi_eta_pentsatu

MP3 jaitsi

Ipar Euskal Herri eta hego Landesetako Kolapsonautek bilkura ideki bat antolatzen dute ostiral honetan Baionan.

Kolapsologia, edo zibilizazio industrialaren bukaera gogoetatzen eta aztertzen duen taldea da. Frantzia mailan, Pablo Servigneren idatziek oinarri bat pausatu dute.

Baionako Kolapsonautetaz mintzatu da Arantxa Idieder, Gilles Rivière kidearekin.

Hitzordua, ostiral huntan, 6.30tan, Baionako Loustaounaou bidea, 36 zenbakian. Emailez izena ematen ahal duzue, edo informazio gehiagorentzat contact@kolapsonautes.org eta webgunea www.kolapsonautes.org

2019ko Abenduaren 04a

BERRIAK

Brokoa uretarik berriz aterako da, konpondua izaiteko

Brokoa_uretarik_berriz_aterako_da__konpondua_izaiteko

MP3 jaitsi

Itsas-Begia elkarteko laguntzaileek, Brokoa itsas-ontziaren konponketa lanak abiatu zituzten Azkaingo portuan. Ostiral arratsaldean 6.30, Zokoan uretarik berriz ateratuko da txalupa. Arcachonerat eramanen baitute, aldi huntan bidetik, konponketa lanen segitzeko! Uste baino lan gehio bazen, Aines Arizmendi Itsas Begia elkartekoak erran daukun bezala.

Diru bilketa parte hartzaile bat abiatuko dute ostiral hontan, Brokoa untziaren zahar berritze lan hauen fresen estaltzeko.

Infoak itsas.begia.eu webgunean

2019ko Azaroaren 28a

BERRIAK

"Berdintasunari bai, eraso sexistei ez!"

Berdintasunari_bai__eraso_sexistei_ez!

MP3 jaitsi

Larresoro mobilizatuko da eraso sexisteri EZ erraiteko, larunbatean azaroaren 30ean sentsibilizazio arratsalde bat antolatuz.

Aurtengo herriko bestetan izan zen bortxaketatik abiatu da egitasmoa. Biztanleak, herriko elkarteak eta Herriko Etxearen nahia izan da.

Philippe Goyetche, Larresoroko lehen auzapez ordeak, oroitarazi dio Panpi Mercapideri elgarretaratze hunen zergatia.

2019ko Azaroaren 28a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016