BERRIAK

Angeluko ikastola eta eskola elebidunak elkartuko dira Olentzeroren inguruan

angeluko_ikastola_eta_eskola_elebidunak_elkartuko_dira_olentzeroren_inguruan

MP3 jaitsi

Igande honetan Angelun Kimua ikastolak antolatuta Olentzeroren eguna izanen da. Haurren desfilea, gaiteroak, joaldunak eta kontzertuak izanen dira egunean zehar. Olentzeroren inguruan Angeluko ikastolako eta eskola publiko eta pribatuen klase elebidunetako haurrak elkartuko dira Olentzeroren desfilean parte hartzeko.

Desfilea igandean goizeko 10.30tan abiatuko da Orok Bat trinketetik. Xehetasunak bildu ditu Elisa Maury-rekin Maia Muruagak.

2022ko Abenduaren 16a

BERRIAK

"Bertsolariek beti harritzen naute, aldi oro, aspaldi hor direnek ere"

_bertsolariek_beti_harritzen_naute_aldi_oro_aspaldi_hor_direnek_ere_

MP3 jaitsi

Bertsolari txapelketaren finala handia Iruñean iraganen da igande honetan.

Bertsolari eta bertsozale gehienen egun sakratua izanen da eta egun hortarako Nafarroa Arena zanpez beteko da. Baliatu gira, txapelketa hortan parte hartu duen Patxi Iriart bertsolariarekin solastatzeko. Txapelketaz, finalaz, baina bertsoaz orokorki. Olatz Idoate egon da berekin.

Ez ahantz irratiaren bitartez finalaren arratsaldeko partea zuzenean segitzen ahalko duzuela, 17.00etatik goiti. Battitt Crouspeyre eta Maddi Sarasua izanen dira komentatzeko eta Aitor Perez teknikari lanetan.

2022ko Abenduaren 16a

BERRIAK

"Pastoralaren ondotik, dinamika indartu da, euskal kultura garatzen segitu nahi genuen"

_pastoralaren_ondotik_dinamika_indartu_da_euskal_kultura_garatzen_segitu_nahi_genuen_

MP3 jaitsi

Hiriburura zaldiz agertuko da Olentzero larunbat goiz honetan.

Uhaina elkarteak, gomitaturik, Gilbert Desportes plazatik abiatuko da 10.30tan, eguerditan mutxikoekin segitzeko plazan. Uhaina elkartean berriki bulegoa aldatu dute, eta gaztetu. Proiektu berriak dituzte, tartean Kaskarotak berpiztea ondoko urtean.

Arantxa Idieder mintzatu da elkarteko bi kiderekin, Kattin Dassance eta Myriam Brillaxis.

2022ko Abenduaren 15a

BERRIAK

Euskal Herriko Mus Txapelketaren lehen kanporaketa Lapurdin ostiralean izanen da

euskal_herriko_mus_txapelketaren_lehen_kanporaketa_lapurdin_ostiralean_izanen_da

MP3 jaitsi

Euskal Herriko Mus Txapelketa abiatzearekin lehen kanporaketak izanen ditugu Euskal Herriko herri ezberdinetan. XIV. edizioa ospatuko da aurten eta finala martxoaren 25an izanen da Bizkaiko Zornotza herrian.

Txapelketa hiru fasetan iraganen da: lehenik herri mailako kanporaketa, bigarrenerako sailkatuak direnak probintzia mailako kanporaketa izanen da eta azkenik finala. Lapurdin, lehen kanporaketa antolatu dute, Urruñako Xaia ostatuan abenduaren 16an, ostiralez arratsaldeko 19.30etan izanen da. Gerard Urrutiarekin mintzatu da Maia Muruaga.

2022ko Abenduaren 14a

BERRIAK

"Idazle hitzak daukan karga horren kontra, kosta egiten zait oraindik nire burua hala izendatzea"

_idazle_hitzak_daukan_karga_horren_kontra_kosta_egiten_zait_oraindik_nire_burua_hala_izendatzea_

MP3 jaitsi

"Humanitatearen une gorenak" kondatzea da Aritz Galarragaren asmo sumea, Stefan Sweig idazlearen titulua bereganatuz, eta asmo ironiko batekin berreskuratua, astero Argia aldizkarian idazten dituen zutabe batzu bildu ditu liburu bakarrean.

Zutabeak argitaratzerakoan ez zituen aktualitateri lotu nahi, oxigenoa eman nahi zien iritzi zutabeei. Astero publikatzen hasi zen liburuaren haria literatura da, eguneroko jendarteari eta biziari lotuta. Asteartean abenduaren 13an Baionako Elkar dendan aurkeztuko du arratsaldeko 6etan, Gorka Bereziartua editore lagunarekin.

Arantxa Idieder mintzatu da Aritz Galarraga zutabegilearekin.

2022ko Abenduaren 12a

BERRIAK

"Ipuinaren funtsa da ulertzea gizakiak abereak garela, naturaren barne"

_ipuinaren_funtsa_da_ulertzea_gizakiak_abereak_garela_naturaren_barne_

MP3 jaitsi

Mesolito garaitik gaur arte aho belarriz transmititua litaiken istorio bati tiraka, Hamalau liburu-diskoa argitaratu du Gatuzainek.

Jon Eiherabide raplari kantari gisa ezagutzen duguna, ikerketa zonbaitzuren ondotik ipuin horri lotu zaio, eta berak idatzi musikekin lagunduta, lanketa bat egin du istorioa berriz idazteko. Xabier Sagasta Lacallek egindako marrazki koloretsuekin ilustratu dute.

7 kapituluko liburua, 7 kantuz lagunduta, Hamalau deitzen da, eta euskal sinesmenean jainko gisa ikusia zen Hartza du erdigunean. Kasu honetan abereek laguntzen duten mutiko bat segitzen dugu.

Jon Eiherabiderekin aipatu du Arantxa Idiederrek, Hamalau.

2022ko Abenduaren 09a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016