BERRIAK

"Posible da soka tiralari gazteak lehenbiziko hiruetan sartzea"

_posible_da_soka_tiralari_gazteak_lehenbiziko_hiruetan_sartzea_

MP3 jaitsi

Joan den igandean bukatu zen Itsasun helduendako, Euskadiko Soka Tira txapelketa, 4x4 modalitatean. Gazteek oraino beste egun bat izanen dute, asteburu huntan Berriozarren, baina helduak 8, 8ren kontrakoa hasiak dira prestatzen.

Lapurditik, Ezpeletak eta Zuraidek aurkeztuko dituzte tiralariak. Olatz Idoate, Mattin Lafitte Zuraideko trebatzailearekin egon da.

2022ko Abenduaren 08a

BERRIAK

"Gure arbasoek egiten zutena berpiztea dugu helburu, zubilana egitea"

_gure_arbasoek_egiten_zutena_berpiztea_dugu_helburu_zubilana_egitea_

MP3 jaitsi

Urrunaga elkarteak antolaturik, Urruñan pasa den igandean ospatu zuten "Loraldiberri" disko eta liburu azokara hurbildu ginen, eta liburu eta diskoen artean txokolate beroa dastatzeko aukera ere izan zela bai eta Txokolateak Euskal Herrian duen historia ezagutzeko parada ere.

Bidasoa Gaineko Zubia izeneko egitasmoaren baitan antolatu da hitzordutxo hau eta egitasmoa burutzen ari diren hiru lagunekin mintzatu da Maia Muruaga; Maitena Urmeneta, Urkiri Salaberria eta Rafa Gorrotxategirekin.

2022ko Abenduaren 07a

BERRIAK

"Kimua aitzakia bat da, herri mugimenduan eraman daitezen hausnarketa batzuk"

_kimua_aitzakia_bat_da_herri_mugimenduan_eraman_daitezen_hausnarketa_batzuk_

MP3 jaitsi

Ostegun honetan, Baionan hausnarketa eta trukaketa hitzordu bat proposatzen du Kimua-k.

Liburu batean bildu dituzten oinarri eta proposamen politikoak aurkezteko Euskal Herrian gaindi ibiltzen dira, "Kimua paradigma iraultzaileberri baterantz" zabaltzeko eta partekatzeko.

Herri mugimenduetan murgiltzen diren pertsona batzu elkartuta, hainbat eskas ikusten zituztelakoan idatzi dute liburua, herri mugimenduak batzea gogo lukete.

Ostegunean Baionako Epaiskan aurkeztuko dute, gaueko 7tan. Arantxa idieder mintzatu da Maite Martinezekin.

2022ko Abenduaren 07a

BERRIAK

Sarako Zazpiak Bat dantza taldeak 50 urte

sarako_zazpiak_bat_dantza_taldeak_50_urte

MP3 jaitsi

Sarako Zazpiak Bat dantza taldeak 50 urte ospatuko ditu larunbat honetan.

Urtemuga markatzeko Saratarrak eta ingurukoak dantzan ezarri nahi dituzte antolatzaileek. Abenduaren 3an arratsaldeko 6etatik goiti beraz, dantza eta kontzertu izanen dute egitarauan. Antolatzaile den Laurence Lafittekin mintzatu da Olatz Idoate.

2022ko Abenduaren 01a

BERRIAK

Piramide handiagoa eraikitzen bagenu elkarrekin, entzule?

piramide_handiagoa_eraikitzen_bagenu_elkarrekin_entzule_

MP3 jaitsi

Oroit zarete agian, Gure Irratiak duela urtea, 40 urte bete zituela. Urte bukaera honetan, urtez-urte, aldatzen, garatzen ari den irrati elkarteak entzuleekin trukaketa bat proposatu nahi du.

Egunerokoan, estudioetako erritmo lanean dugun eskas bat betetzeko helburua dugu ostiral honetako hitzorduarekin, zurekin hitzegitea entzule eta trukatzea; zuen euskarazko irratiaz iritziak biltzea dugu helburu. Arantxa Idieder mintzatu da Olatz Idoate lankidearekin.

  • Hitzordua abenduaren 2an ostirala, Baionako Biltxokoan, Luna Negraren ondoan Baiona handian, 9 Augustinen karrikan, gaueko 8tan. Trago bat hartzen ahalko dugu ere elkarrekin.

2022ko Azaroaren 30a

BERRIAK

Euskal Selekzioaren aldarrikapena entzungo da Makean

euskal_selekzioaren_aldarrikapena_entzungo_da_makean

MP3 jaitsi

Miarritzeko mundialean egin zuten elgarretaratzearen harira, Pilotako Euskal Selekzioaren egun bat antolatu dute larunbat honetako Makeako ezker paretan.

Pilota partidez gain, gaualdi bat ere uztartu da Makeako gaztetxeko laguntzari esker eta ikastolak ere parte hartuko du taloak salduz. Eñaut Etxeberria pilotaria eta Mikaela Indart gaztetxeko kidea solastatu dira Olatz Idoaterekin.

2etan izango da eztabaida publikoa, 3etan pilota partidak bertsolariekin, haurren jokoak, taloak eta 8etarik aitzina, argazkia egin ondotik, kontzertuak, Ixtaklok, Xutik, Liher eta DJ Uzkuluzekin.

2022ko Azaroaren 29a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016